Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
Urssa kooperatibako Kontseilu Errektoreak konpainiaren jarraipena babesteko eta lanpostuak mantentzeko hartu du neurria. Urssaren merkatu nagusia den estatuko eraikuntzaren eta azpiegituren sektorearen krisiaren luzapenak urteetan eragindako zailtasunen ondoren, iaz, jada, hartzekodunen aurre-konkurtsoa deklaratu zen, kooperatibaren jarduerari eusteko asmoz, eta zenbait banketxerekin, azkenean, birfinantzatzea lortu zen.
Hala ere, hainbat faktorek eranginda negozioak azken hilabeteetan izandako bilakaerak ez du aurreko narriadura gainditzea ahalbidetu, eta azkenean konkurtsoa eskatzea ekarri du, ezinezkoa baitzitzaion konpromisoei aurre egitea. Izan ere, estatuko merkatuaren bilakaera negatiboari pandemiak eragindako nazioarteko ziurgabetasuna gehitu zaio, zeinek ekipamendu berrietan inbertsio publikoak eta pribatuak murriztea ekarri duen.
Urssak ahalegin guztiak egingo ditu bere jarduerari eusteko eta enpresa proiektua egungo egoerara egokitzen jarraitzeko.
Hemendik aurrera, Urssak ahalegin guztiak egingo ditu bere jarduerari eusteko eta enpresa proiektua egungo egoerara egokitzen jarraitzeko. Eta horretarako beharrezkoa izango da hartzekodunekin zorra berregituratzeko akordioak lortzea eta bezeroen konfiantza izaten jarraitzea proiektu berriak erakartzeko.
Enplegua
Urssa enpresak 100 pertsona inguru enplegatzen ditu gaur egun, batzuk dagoeneko MONDRAGONen beste kooperatiba batzuetan birkokatu ondoren. Beste behin ere, Korporazioak, kooperatibarekin berarekin, Eraikuntza Dibisioarekin eta LagunArorekin lankidetzan, beharrezko elkartasun mekanismo guztiak jarri ditu martxan (birkokapenak, aurre-erretiroak, etab.), jarduera berregituratzeak enpleguan izan dezakeen eragina minimizatzeko.