Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
"Oroimena beharrezkoa da jakiteko normaltasunera itzuliko garela"
Deustuko Unibertsitateko dekanoa izan da orain gutxira arte Guillermo Dorronsoro eta gaur egun irakaslea da Deustu Business School-en. Era berean, analista gisa ere aritzen da hedabide ezberdinetan. Dorronsorok TUlankideko irakurleekin konpartitu nahi izan ditu zenbait hausnarketa. Krisiaren inguruko iritzia eta datorrenaren inguruko aipuak eman eta egin dizkigu.
Honako hauek dira, besteak beste, Dorronsorok eginiko aipuetako batzuk.
"Abuzturako normalitasunaren zati handi bat berreskuratu ahal izango dugu".
"Errekuperazioa pixkanaka etorriko da eta baliteke irailerako edo urrirako erabatekoa izatea".
"Une honetan hiritarren artean bildurra da indar gehien duen emozioa"
"Lehman Brothersetik irten ginen bezala, oraingoan ere aurrera egingo dugu".