Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
TU Lankide aldizkariak LagunAro, EPSVren 50. urteurrena aztertzen du
LagunAro, EPSV k historian zehar eskaini dituen prestazio eta zerbitzuen egokitasuna erakutsi du. Horrez gain, taldearen kohesio ezaugarria da LagunAro eta ezagurri hauek guztiak definitzen dute erakundea: eraginkortasuna, umiltasuna, gardentasuna eta profesionaltasuna.
50. urteurrena gogoratzen duen aldizkari honetan, 15 orrialdetan, historiaren errepasoa egiteaz gain, egungo argazkia egiten dugu, honako artikuluen bitartez: Josean Alustiza, LagunAro, EPSVko lehendakaria; Luis Mari Ugarte, LagunAro, EPSVko zuzendari orokorra; Koldo Ugaldea, Provisioko zuzendaria; Javier Urtasun, LagunAro, EPSVko inbertsio zuzendaria; Juan Antonio Joubert, LagunAro, EPSVko asistentzia sanitarioaren zuzendaria. Era berean, langileen testigantza desberdinak jasotzen dira eta baita Raul Garcia, Ulma Taldeko lehendakaria eta Juan Ignacio Ajuria, LagunAro, EPSVko lehendakari ohiaren iritziak.
Gainerako ataletan, kooperatibetako azken notiziak laburtzen dira, Parisen ospatu zen Autoaren Nazioarteko azokan ikusitakoa jasotzen da, eta baita beste kolaborazio desberdinak.

