TU Lankidek atal berriak gaineratu ditu webgunean

Helburua eskaintza informatibo osotuena eta entretenigarria eskaintzea da.
Card image cap
2019/04/04

TU Lankide, momentuko egoera berrietara egokitzeko lanean dihardu. Eta bide horretan,  webgunearen toki batzuk berritu ditu, atari modernoagoa eta intuitiboa eskainiz. Era berean, menu zabalagoa du, izan ere atal eta eduki berriak gaineratu ditu, beti ere bisitariari ahalik eta eskaintza informatibo entretenigarriena, osotuena eskaintzeko. 

TU Lankide atal berriak

Webgunearen scroll-a luzatu da eta portadatik behera eginez gero, atal berriak aurki daitezke, hala nola: Iritzia, Elkarrizketak, Bizitza osasungarria eta Erreportajeak. Modu berean, bisita gehien jaso dituzten notiziak ere ikusi daitezke.

TU Lankide atal berriak

Diseinuan ere egin dira berrikuntza batzuk eta momentu honetan protagonismo handiagoa dute argazkiak, bideoak eta baita notizietako titularrak.

Nolanahi ere, aldizkari elektronikoaren egokitzapen berria aurkezten dizuegu, 2011n hasi zena eta etengabe eguneratzen joan dena. Gure kooperatibetako errealitatea hurbiltzeko, testigantzak, erreportajeak eta era askotariko artikuluak publikatzen ditugu egunero, sare sozialetan ere oihartzun zabala izaten dutenak.