Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Toskanako Banku Kooperatiboen Federazioak LABORAL Kutxa bisitatu du
Bisitaren helburua MONDRAGONeko kooperatibak eta LABORAL Kutxa ezagutzea izan zen. Horretarako, lehenbizi Mondragon Korporazioa bisitatu zuten, eta gero LABORAL Kutxaren egoitzara joan ziren.
Txomin Garcia lehendakariak LABORAL Kutxa zer den azaldu eta entitatearen alderdi garrantzitsuenen berri eman zien, hastapenetik hasi eta etorkizuneko erronketaraino. Xabier Egibar Negozio Garapenaren Areako zuzendariak eta Oscar Muguerza Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak ere esku hartu zuten aurkezpenean.
Italiako kreditu-entitateen ordezkaritzak interes handia erakutsi zuen Laboral Kutxaren eredu eta funtzionamenduarekiko.
Esan beharra dago joan den uztailean LABORAL Kutxako eta Saiolaneko ordezkariak Toskanako banku kooperatiboen errealitatea aurrez aurre ezagutzera gonbidatu zituztela. Oraingoan, beraz, Federazioak bisita itzuli nahi izan du.
LABORAL Kutxa ikusi ondoren, taldeak bisitarekin jarraitu eta Otalora prestakuntza-zentroa, Ikerlan ikerketa-zentroa eta Mondragon Unibertsitatea ikusi zituzten. Horrela, Mondragonen inguruko ikuspegi zabala atera ahal izan zuten.