Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
ThinkUpLKS.com, LKSren berrikuntza-kanala, Buber Sarietako finalista
LKS, S. Coop.en berrikuntza-kanala, ThinkUpLKS.com, 2015eko Buber sarietarako izendatu dute eta finalista izatea lortu du. Konpainiaren filosofiarekin ( asmamena erabiltzea, bezeroek arrakasta izan dezaten) bat egiten duten ekitaldiak, artikulu interesgarriak eta informazioa jasotzen ditu kanalak.
Saria entregatzeko ekitaldia joan zen astean izan zen Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, elkarte antolatzailea den Internet Euskadik honako hauek sustatzea xede duten web-proiektuen artean banatu zituen merezitako sariok: euskara, merkataritza, software askea, nazioartekotzea edo herritarren parte-hartzea, besteak beste. LKSren kasuan, bere ThinkUpLKS.com kanala finalista izan da berrikuntzaren kategorian, eta, besteak beste, www.dweek.bidc.eus eta www.12nubes.tieneblog.net proiektuekin lehiatu da (kategoria horretako 2015eko Buber sarien irabazleak).
Esperientzia aparta izan da. Gainera, oraindik gaztea den gure proiektuak aintzatespena jaso du, eta interes handia sortu du LKS barruan nahiz kanpoan.