Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
'SZukaldatzen Lab' ekimena aurkeztu da Garaia Parke Teknologikoan
Proiektuan parte hartzen ari diren enpresetako ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko diputatua den Ainhoa Aizpuru Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan ACEDEk duen Innobazio Garajean elkartu ziren pasa den astean egitasmoa aurkezteko.
Copreci, Eika, Embega, Fagor Elektronika, Orkli, Sareteknika, Silam, Centro Stirling, Alza, Saiolan eta Acede Etxeko Klusterra ari dira elkarren arteko lankidetza sustatzen proiektu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko sailaren babesarekin.
Gastronomia arloko plataforma berria
Plataforma kolaboratibo honetan aurrez aurreko saioak zein saio ez presentzailak eramaten dira aurrera eta hiru arloren inguruan konpartitzen ari dira ezagutza (inteligentzia kolektiboa): Sukaldeko mundu mailako merkatuaren behaketa, sukaldeko joeren monitorizazioa bezero eta eragile ezberdinekin, eta sukalde eremuko soluzio digital berrien garapena.
Ekimen honen bitartez departamento tekniko eta komertzialentzako lan tresna berriak sortu dira.
Horretaz gain, Gipuzkoako sukalde industriaren inguruan dauden sektore ekonomiko ezberdinen artean ezagutza, esperientzia eta teknologia integratzen duten lan prozesuak sortu dira. Horrek soluzio berriak identifikatzera eraman du, merkatu aukera ezberdinekin eta patente berriak lortzeko bidean.
Aurkezpen ekitaldian, pasa den astean egindakoa, Ainhoa Aizpuruk aipatu du, “aldundiak ezarritako apustu estrategikoetan gastronomiari zuzenduta dagoena garrantzitsuenetakoa dela eta arlo horretan Gipuzkoan indargune batzuk identifikatu zirela”. Bestalde, ACEDEko zuzendaria den Xabier Gorritxategik adierazi du, ekimen honen helburua “enpresa ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez, zerbait berria sortzea izan dela”. Azkenik, Mondragon Componenteseko berrikuntza zuzendaria den Javier Arancetak, “ekimen honetan parte hartzeak beste enpresa batzuekin harremanak sortzea ahalbidetu diela azpimarratu du”.
