Ikerketa zentro teknologikoa
Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Automatizazioa eta optika
Zibersegurtasuna.
Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Shaking HUBen hurrengo 'zuzenekoan' izena emateko epea zabalik
Shaking HUBek, teknologian eta berrikuntzan talentua sustatzeko MONDRAGONeko komunitateak, topaketa berri bat antolatu du LinkedInen (zuzenean), produktuak garatzeko tresna teknologiko berrien erabilerak zibersegurtasunaren arloan dituen erronketan sakontzeko. Azaroaren 27an izango da, 09:00etatik aurrera, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea esteka honen bidez.
Zibersegurtasunaren arloko erreferentziazko hiru adituk hartuko dute parte:
- David González, Ikerlaneko Zibersegurtasun eta Fidagarritasun arloko arduraduna.
Zibersegurtasuneko erregulazioek produktu berrien garapenean duten eragina aztertuko du, eta egungo eta etorkizuneko araudiek produktu teknologikoen diseinuari, inplementazioari eta mantentzeari nola eragiten dieten aztertuko du. - Odei Olalde, Orbikeko Teknologia zuzendaria.
Araudi berrietan jasotako funtsezko alderdi teknikoetan eta zibersegurtasuna bermatzeko behar den testing-ean zentratuko da. - Javier Arenas, Fagor AOTEKeko zuzendaria.
Industria aurreratuan zibersegurtasuneko soluzioak ezartzeari buruzko ikuspegi praktiko eta estrategikoa emango du.
Ekitaldiaren moderatzailea Maria Ruiz Amurrio, Mondragon Lingua-ALECOPeko Enpresa Garapeneko eta Berrikuntzako liderra izango da eta ordubete inguruko iraupena izango du.
Zuzeneko hau aukera ona da adituengandik ikasteko zibersegurtasunaren arloan sortzen ari diren araudiei buruz eta horiek produktu berritzaileen garapenean duten eraginari buruz.