Irakurriena
- 1. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 2. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 3. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 4. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 5. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 6. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 7. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 8. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 9. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 10. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
Seguru bidaiatzeko bost gomendio
Urte gogor baten ondoren, eta udaren atarian, argi dago berriro bidaiatzeko gogoa dugula. Hori oso nabaria da Eroski Bidaiak-en bulegoetan, asko baitira bertara hurbiltzen direnak, galdetzera eta bidaiaren bat kontratatzera.
Badator, zalantzarik gabe, urteko garairik onena: uda. Murrizketa larriek markatutako urte bat baino gehiago igaro ondoren, badirudi uda honetan urrats garrantzitsuak egingo ditugula normaltasun berri honetan, baina zuhurtziaz betiere.
Eroski Bidaiak-ek "Aske sentitu berriro" kanpaina jarri du martxan. Horren bidez, herritarrak, oro har, bidaiatzera animatu nahi dituzte, baina modu seguruan.
Marijo Alutiz, Arrasateko bulegoko zuzendariak, bidaia egin aurretik kontuan hartu behar ditugun bost kontuez hitz egin digu. Gainera, gehien eskatzen diren destinoak zeintzuk diren azaldu ditu.