Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Robotika berria aztergai iraileko Dreamworks saioan
Dreamworks edizio berri honetan publiko xedetzat jotzen da, kooperatiben arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez, Robotikaren arloko erabileretan eta teknologietan oinarritutako negozio aukera berriak sustatzeko interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.
Jardunaldiaren egitura honakoa izango da:
1. Robotikaren erabilera sektore ezberdinetan islatzen duten esperientziak:
- ROBOTNIK: Roberto Guzmán, CEO eta fundatzailea.
- AQUILES ROBOTIC: Iván Olivella, Operating Manager.
2. Martxan dauden proiektuak eta etorkizunerako aukerak:
- MONDRAGON ASSEMBLY: Jean-Philippe Aguerre, I+G+B zuzendaria.
- KIRO ROBOTICS: Borja Lizari, zuzendari nagusia.
3. Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, Robotikaren arloan negozio aukera berriak identifikatzea.
4. Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak).
Dreamworks saio berri hau Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da, railaren 22an, goizeko 9:00an hasita. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora jauregian bertan egitea aurreikusi da.
Saio monografikoan parte hartzeko izena eman behar da: mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidean.