Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
“Munduan jarraitzaile asko ditugu”
Ander Etxeberria, MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduradunak iritzi eta pertzepzio asko partekatzen ditu elkarrizketa honetan eta hizpide ditu kooperatibismoa munduan, gazteak, Arizmendiarrieta, etorkizuna.
Eskola Politeknikoan eta Deustuko unibertsitatean ikasi zuen, Otaloran egin zituen praktikak eta gero lanean ere aritu zen bertan. Ondoren, Ikerlanen Pertsonal departamenduan aritu zen. Eta 2016aren hasieran Mikel Lezamizek utzitako kargua hartu zuen, eta ordutik da MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduraduna.
Badira bost urte kooperatibismoaren zentzua eta eredua munduan barrena hedatzeko ardura hartu zuenetik eta une hau aprobetxatu dugu balantzea egiteko, gurera iristen diren bisitarien interesa ezagutzeko, eramaten duten balorazioa, bizipenak...
Gainera, egungo kultura kooperatiboa, etorkizunera begira pertzepzioak, kooperatibista izaera... horretaz ere hausnartu du Anderrek elkarrizketan.