TUlankide MONDRAGON

Pertsonen Foroaren edizio berria egin da

2018/11/12

MONDRAGONeko kooperatibetan Gestio Sozialaren arloan diharduten 135 lagun elkartu dira Kursaal jauregian, Donostian, urteroko jardunaldian. Besteak beste, Pertsonen Gestioan izango diren etorkizuneko erronkak izan zituzten hizpide.

Iragan ostiralean, hilak 9, egin zen MONDRAGONen "Pertsonen Foroa"-ren hamaikagarren edizioa. Jardunaldi berezia izaten da Gestio Sozialean diharduten profesionalentzat. Pertsonen gestioaren arloan dauden erronkak konpartitzeko urteroko hitzordua izaten da eta aurten ere halaxe izan da.

Gure organizazioak berriro asmatu behar ditugu? 

Galdera horri erantzun asmotan zenbait komentario eta hausnarketa egin zituzten bertaratutakoek; antolakuntzaren gaineko eredu berriak, etorkizuna, aldaketa, talentoaren gestioa...

Ekitaldiari hasiera emateko, Iñigo Ucín, MONDRAGONeko presidenteak hartu zuen hitza: "Gure eredu kooperatiboa hobeto saltzen jakin behar dugu. Beste organizazio batzuek erantzukizun sozialaz hitz egiten dute, jasangarritasunaz, pertsonak erdian jartzen dituztela diote, parte-hartzeaz, balioez... eta guk ez dugu ezer kontatzen eta askotan askoz gehiago egiten dugu", azaldu zuen Ucinek.

Zigor Ezpeletak, MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendariak DNA kooperatiboan jarri zuen fokoa, eta gerturatutako guztiei etorkizuneko gako batzuk azaldu zizkien, "energia kolektiboa, liderren benetako konpromisoa, ukitu daitezkeen lorpenak, gure indarguneetan palanka egin beharra, begiratzeko modua, eta ekintzara pasatzeko sistema...", zerrendatu zituen Ezpeletak.

Leihakortasuna eta antolakuntza ereduak

Mahai inguru ezberdinak egin ziren oso bestelako gaiak aztertzeko. Eguneko lehenengoan Ana Camacho, Jon Fernandez, Luis Mari Imaz eta Rafa Idigoras izan genituen. Batz, Orbea, Mondragon Assembly eta Soraluce kooperatibetako gerenteak hurrenez hurren. Noratz goaz? Galdera horri erantzun nahian, zenbait ideia partekatu zituzten bertaratutakoekin. "Gue dna-n egon behar dira aldaketak", "energia positiboa sortzen saiatu behar gara pertsonak proiektuan inplikatuz", "gerenteok lana samurtu behar dugu, eta porrotari bildurra kentzeko esan behar diegu gure pertsonei"...

Pertsonen Gestiorako Foroa MONDRAGON

Pertsonen Gestioaren etorkizuna

Bigarren mahai-inguruan Aitor Galdos, Iñigo Izaguirre, Isabel Catalán eta Olga de Miguel izan ziren. Ulma Eraikuntzak, Eroski, Maier eta Orbea kooperatibetako Pertsonen Gesioko zuzendariak hurrenez hurren. Lau protagonistak etorkizunari begira jarri ziren eta euren departamentuetako egitekoa eta egitura etorkizunean nolakoa izango den irudikatzen saiatu ziren.

Aldaketaren abentura

Deluz Taldeko Carlos eta Lucia Zamorak, eta Biko-ko Diego Cenzanok euren konpainiek gaur gaurkoz bizi duten transformazio prozesuak aztertu zituzten, eta "aldaketaren abenturaz" aritu ziren, prozesu aberatsa izaten ari dela aipatuz. 

Azkenik, Pilar Jericó enpresaria, idazle eta konferentzia emaileak hartu zuen hitza. "Etorkizunera begiratu hankak lurrean izanda" izeneko hitzaldia eskaini zuen. Hiru arlo azpimarratu nahi izan zituen: batetik, narratiba berri bat eraiki beharra dago pertsonak pizteko; pertsonak baliagarriak direla jakin behar dute; eta pertsonak inportanteak direla igarri behar dute. 

Saioaren argazki bilduma.

 

Eguraldia
Asteartea 17 Min: 15
Max: 28
Asteazkena 18 Min: 15
Max: 25
Osteguna 19 Min: 12
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak