Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Parte hartu zozketan eta irabazi Barrenetxeko bertako produktuen otarra
Barrenetxek eskaintzen duen kalitateak ekoiztutako produktuak naturalak eta osasuntsuak direla bermatzen du, otar honetan biltzen diren produktuak bezala. Zozketa datorren irailaren 29a bitartean luzatuko da eta egun horretako goizeko 10:00etan egingo da zozketa. Irabazlearen izena www.tulankide.com webgunean argitaratuko da.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Barrenetxek, urte osoan ekoizpenaren jarraipena eskaintzeko, bere soroak Bizkaiko kostaldean eta barnealdean (Lea-Artibai eta Uribe-Kosta) sakabanaturik ditu. Eguneroko bilketak klasifikatu egiten dira eta Etxebarriko zentralean ontziratzen dira, bezeroei produktuaren freskotasuna ziurtatuz.
Zozketatzen dugun Barrenetxeko produktuen otarrak honako produktuak ditu:
- 1kg Tomate Eusko Label
- 200gr Ibarrako piper freskoa
- 2 dozenako Gernikako Piper Eusko Label
- Letxuga Eusko Labela
- 200gr Apioa
- Aza sorta
- 400gr bertako lekak
- Zallako Kipula gorria 4 unitate
- Euskal Baserri piperra 2 dozena
- Azelga gorria 250gr
- Bertako porru sorta
- Kalabazina zuria 2 unitate
Lehiaketako oinarriak:
- Parte hartzeko izen abizenak eman behar dira eta baita korreo elektronikoa ere.
- Parte hartzeko azken eguna irailaren 29 izango da, goizeko 10:00etan.
- Saria ezin izango da aldatu. Hau da, saria ez da beste sari batengatik trukatuko, ezta dirutan duen baloreagatik, ezta adierazten ez den beste ondasun edo zerbitzu bategatik.
- Saria entregatzeko, Barrenetxe jarriko da irabazlearekin harremanetan.
- Lehiaketan parte hartzen duten guztiek beren datuen (izena eta posta elektronikoa) lagapena egiten diete TU Lankide aldizkariari eta Barrenetxeri.