TUlankide MONDRAGON

Orona Get Up saiek talentua txalotu dute

2018/11/21

Edurne Palacio, Leire Miranda, Aitor Abarrategui eta Aitor Villena ikasleen talentua saritu da Orona Get Up-en bederatzigarren edizioan. Hala, ingeniaritza-ikasleen trebakuntza eta talentuarekin duen konpromisoa berretsi du enpresak.
Orona Get Up saiek talentua txalotu dute

Oronak, bederatzigarrenez banatu ditu Orona Get Up sariak, Orona Ideo egoitza korporatiboan. Ingeniaritzako ikasleen talentuarekin duen konpromisoa berretsi du konpainiak sariketa bederatzigarren aldiz antolatuz eta zenbait ekimen aktibatuz ikasle askori aukera emateko, urtez urte, gradu- edo master-amaierako lanak enpresan egiteko.

Ekimen hauek aktibatuz ikasle askori aukera ematen diete, urtez urte, gradu- edo master-amaierako lanak enpresan egiteko

Hamalau proiektu aurkeztu dituzte aurtengo sariketara, eta oinarrizko bi baldintza hauek bete behar zituzten guztiek: berrikuntzaren bat ekarri behar zuten garraio bertikalaren, hiriko mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren alorrera, eta berrikuntzaren bat ikerketa-eremura.

Lanak arretaz aztertu eta eskakizunak betetzen zituztela egiaztatuta, epaimahaiak Edurne Palacioren proiektua hautatu zuen lehen posturako. 1.500 € jaso zituen irabazleak. Hona Edurneren lanaren ardatza: igogailuen maniobren kontrola, Linux programazio-lengoaia oinarri harturik. Linuxek eskaintzen duen arkitekturak eraginkorki betetzen ditu Oronaren maniobren baldintzetako bi: kontrol-denbora erreala, eta interfazeen eta komunikazioen estandarizazioa.

Aurten, irabazle bikoitza izan du bigarren sariak (1.000 euroz hornitua): Leire Miranda, gailu mugikorren bidez sarrerak kontrolatzeko soluzioen garapenaz egindako lanagatik, eta Aitor Abarrategui, Oronaren ateen eragingailuak baliozkotzeko prozeduraz aurkeztutako lanagatik. Hirugarren saria (500 €), berriz, Aitor Villenari eman zion igogailu-konpainiak, ate-eragingailuen egiaztagailuak eguneratzeko eta hobetzeko proiektuagatik.

3.000 euro banatu dira saritan

Bederatzi urte daramate Orona Get Up sariek ikasleen lana aintzatesten eta Ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak balioesten.
Konpainiak, Orona Get Up sarien bidez, gazteen trebakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du, eta, beste urte batez, aukera ematen die ikasleei beren ikerketa-proiektua Oronako eta haren kolaborazio-sareko talde diziplina anitzekoaren laguntzaz eta etengabeko aholkularitzaz baliatuz egiteko eta sakon lantzeko. Jarduera bereizgarrien iturri ditu Oronak horrelako ekimenak. Sari horiek banatuz, gazteen proiektuak eta gaitasuna balioesten dira, eta egiten duten ahalegina aitortu.

Ekitaldian izan ziren Dania López, Oronako Gizarte Kudeaketako zuzendari korporatiboa; José Miguel Lazkanotegi, Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreordea; Javier Ganuza, Tecnuneko kanpo-harremanen arduraduna, eta Faustino Mujika Garitano, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kanpo-harremanetako zuzendariordea.

Jardunaldiaren amaieran, proiektuen aurkezpena egin zuen Inge Isasak, Oronako Berrikuntza Teknologikoko Zerbitzuen kudeatzaileak; Dania Lópezek, berriz, sariak banatu zituen.

 

Eguraldia
Osteguna 5 Min: 6
Max: 14
Ostirala 6 Min: 5
Max: 15
Larunbata 7 Min: 4
Max: 15
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak