Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Nolakoa izan beharko litzateke 2016an kooperatibagintza?
Abenduan jarri zuen abian Bagara erakundeak 2012-2013 ikasturteko Foro Kooperatiboa. Iazko esperientziaren ondotik, bigarren edizioaren lehenengo saioan hamabost bat lagunek parte-hartu zuten, MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkariak gehienak, baina baita Korporaziotik kanpo dauden beste hainbat kooperatibako ordezkariak ere. Praktikak konpartitzeko espazioa da Foro Kooperatiboa, erronkak partekatzeko helburua duena eta norberaren jarduna elikatzeko asmoa duena.
LANKI ikertegiko Iñigo Iñurrategiren gidaritzapean burutu zen lehenengo saioa. Bertan, aurtengo asmoen berri eman zen eta bigarren edizioaren helburu nagusia irudikatu zuten parte-hartzaileek: Kooperatibismo zorrotzagoa bultzatu, 2016ko kooperatibagintzaren argazkia osatu eta etorkizuneko kooperatibagintzaren eragile berriak sortu.
Besteak beste, Fagor Taldeko presidente Joxean Alustiza, LANKIko Igor Ortega, Bagarako Nagore Iraola, Andoni Mujika, Arkaitza Biain eta Iraitz Agirre, Fagor Ederlaneko Edu Abarrategi, Fagor Taldeko presidente ohi juanjo Ansoategi, Fagor Arrasateko presidente Aritz Otxandiano, Fagor Ederlaneko presidente Mikel Uribetxebarria, Arteman Komunikazioko Gorka Etxabe eta EMUN koop. Elkarteko beste zenbait kidek esku hartu zuten bileran.
Pertsonak, enpresa eta eraldaketa soziala
Aurtengo Foro Kooperatiboan besteak beste pertsonak, enpresa eta eraldaketa soziala moduko alorrak jorratuko dituzte. Hiru atal horiek konpartitzen dituzten eremuak honako hauek izan daitezke: interkooperazioa, lidergoa, hezkuntza eta elkartasuna.

