Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Nazioarteko Kooperatiben Aliantzako presidente Ariel Guarcok MONDRAGON bisitatu du
Nazioarteko Kooperatiben Aliantzak mundu osoko mila milioitik gora pertsona ordezkatzen ditu hiru milioi kooperatibatan banatuta daudenak. Denon Artean saria jasoko du astean Donostian, eta Aliantzako presidente Ariel Guarcori harrera egin diote gaur MONDRAGONen.
Guarcok aitortu du Denon Artean saria jasotzea erantzukizun handia dela eta Aliantza oso eskertuta dagoela. Krisi sakon honen baitan kooperatibismoaren balioa are eta gehiago azalean gelditu dela azpimarratu du Guarcok: "Pandemia egoera latz honek egiaztatu du eta munduko agintariek ulertu dute krisiei erantzuteko bidea elkarlana dela; eta ez, ordea, lehiakortasuna".
Bestalde, azaldu du munduan zehar hitz egiteko aukera izan duenean kontatu duela "badela eredu bat muturrera garatuz doana enpresa mugimendua izanik eta pertsona oinarrian izanda, aberastasuna modu demokratikoan banatzen duena; alegia MONDRAGON".