Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MUren Oñatiko campusean, marketin mugikorrari buruzko jardunaldia egingo da bihar
Jardunaldia sarrera librekoa izango da eta interestuek migarzabal@mondragon.edu helbidean edo 943 71 80 09 telefonoan eman behako dute izena.
Hitzaldiari Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko zuzendari akademiko Mikel Mesonerok emango dio hasiera 14:15ean, ekitaldiaren aurkezpena eginez. Ondoren, ohPlayko koordinatzaile orokorra eta Dada Companyko bazkide sortzailea den Jose Maria Martinezi emango dio hitza, eta horrek inaugurazio-konferentzia eskainiko du, “Marketin mugikorra: bilakaera eta/edo iraultza” izenekoa.
Esperientzia praktikoa
16:00etan lehen kasu praktikoak azaltzen hasiko dira, Deskontu.com-eko sortzaile Txomin Jauregiren eskutik. Horren ondoren, Garaia Guneko Enpresa Digitaleko eta Mondragon.edu-ko eta mukom.mondragon.edu-ko kudeaketa-kolaboratzaile Iñaki Lakarrak esku hartuko du. Lehen partea Filmatu.com-en sortzaile Alvaro Andoinen kasu praktikoekin amaituko da.
Atsedenaren ondoren, esperientzia praktikoen bigarren parteari helduko zaio, Eroski markaren arduradun Eduardo Sainen eskutik, eta gero Diseño Web Weiss Communication-eko software-sortzaile Alex Acostaren eskutik.
Hitzaldiari amaiera emateko, Mondragon Unibertsitatearen Eskola Politeknikako irakasle eta ikertzaile Dani Reguerak honako hitzaldi hau eskainiko du: “SEOa eta nola optimizatu marketin mugikorrean”.
