Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Mundukide eta Ulma Taldeak hitzarmena sinatu dute
Itziar Aranburu Agirre, Movimiento de los trabajadores sin Tierra mugimenduarekin elkarlanean arituko da Brasilen. Ulma eta Mundukidek 2017an sinatutako kolaborazio akorduari esker, oñatiarra, proiektuan parte hartuko duen Ulmako bigarren bazkidea da. Lehenengoa Etor Arregi Unda arrasatearra izan zen eta 3 urte egin zituen Rio Grande Do Sul eta Ceará estatuetako MSTko kooperatibetarako aholkulari lanetan.
Hitzarmenak jasotzen duen bezala, Itziarrek 2 urtetako eszedentzia hartu du bere kooperatiban eta Mundukide Fundazioko langilea izatera pasatu da.
Mundukideko zuzendariaren esanetan, "kooperatibak dira Mundukideko oinarrietako bat eta bertako bazkideak dira munduan zehar esperientzia eta ezagutza konpartitzeko enbaxadore egokienak".
Lander Diaz de Gereñurentzat, Mundukidek eskaintzen duen aukera esperientzia aberasgarria izan daiteke bazkideentzat eta aukera paregabea “ elkartasun unibertsala” bezalako baloreak praktikara eramateko.
Itziarrek dio, "kooperatiban lan deialdia ikusi nuenean interesgarria iruditu zitzaidan eta pausoa eman nuen. Behin programa ezagutzerakoan eta kooperatibak eskaintzen dituen baldintzak ikusita hartu nuen erabakia".