TUlankide MONDRAGON

Mundukide eta Goi Eskola Politeknikoak eraldaketa soziala dute helburu

2020/03/10

Otsailaren 25etik martxoaren 8ra bitartean Goi Eskola Politeknikoak unibertsitateko ikasle eta langileei zuzendutako balio eta printzipioen hausnarketara bideratutako hamabostaldia antolatu du.
Mundukide eta Goi Eskola Politeknikoak eraldaketa soziala dute helburu

Ikasle eta irakasleekin hainbat tailer praktiko landu dira, “Pobreziaren Aurkako Ingurumen Iraunkortasunaren Nazioarteko Sarea”ren bitartez. Euskal Herriko zortzi Gobernuz Kanpoko Erakundek osatzen dute aipatutako sarea eta tartean da Mundukide.

Helburu komunak partekatzen dituzte: sentsibilizazio kritikoa sustatzea eta, batik bat, ekosistemaren inguruko erabilera ez jasangarria eta munduan pobrezia eta genero desberdintasunaren arteko erlazio zuzena erakusteko helburua.

Saioak, otsailaren 21ean eta 28an burutu dira eta azkena martxoaren 15erako programatu da. Mundukiderekin batera, Zabalketa eta Unesko etxea ari dira dinamizazio lanetan.

Tailerrak irauten duten bitartean, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko eraikinean “Garapen Iraunkortasun Helburuei” buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai.

Proposamen didaktikoa:

Proposamen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Pobreziaren aurkako Borrokarako Ingurumen Iraunkortasunerako Sareak sustatzen du.

Sare honetan, GGKEek beraiek proiektuetako esperientziak elkarbanatu dituzte hezkuntzako materialak sortzeko  eta honekin batera azterketa eta eztabaida mintegiak egiten ari dira goi mailako hezkuntzako ikastetxeetan, eta sentsibilizazio jarduera ugari.

Nori zuzenduta: goi-mailako heziketa zikloetako ikasle eta irakasleei (batez ere, hezkuntza eta ingurumenaren kontrola, kimika industriala, obra zibileko proiektuak), eta unibertsitateko hainbat gradutan ikasten eta irakasten ari diren pertsonei (ingeniaritza, ingurumen zientziak, hezkuntza eta gizarte lana). , etab.).

Mundukide-eraldaketa soziala

 Tailer hauetan parte hartu duten pertsonekin hitz egin dugu eta hauxe da beraien inpresioa:

  • Zabalketa GGKE (Gorka Cubero)   

Gorka Cubero

Zer da Pobreziaren aurkako Ingurumen Iraunkortasunerako Sarea ? Zeintzuk osatzen duzue? Zein da proiektuaren helburua?

Gizarte bezala, pobreziaren eta desberdintasunen aurka egin nahi badugu, ingurumen osasuntsu baten alde lanean aritu behar gara. Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan praktikan jarri ditugun tailer hauek munduko errealitate ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera emateaz gain,  pobrezia eragiten duten arazoak ezagutzeko eta konponbidea bilatzeko aukera ematen dute, bide batez ingurumenaren iraunkortasun baten alde era globalean eragingo duten jarrera aldaketak praktikan jarriaz.

Orain arte,  sare  hau osatzen dugun GGKE bakoitza bakarka aritu gara lanean eta ingurumen iraunkortasunaren eta pobreziaren artean harremanik ez zegoela bazirudien ere, gaur egun ikusten ari gara ez dela horrela eta  buelta oso bat eman behar diogula modu bateratuan,  2030 Garapenerako Iraunkor baterako helburuak betetzea nahi baditugu behintzat. 

  • Mundukide Fundazioa ( Virginia Basurto)

Virginia Basurto

Nola hartzen du parte Mundukidek sare honetan?

Mundukidek hegoaldeko herrietan garapenerako programak zuzentzeaz gain, gure gizarteko eraldaketa sozialean eragiteko hainbat ekintza burutzen hasia da, ain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta beste 7 GGKErekin batera Pobrezia Aurkako Ingurumen Iraunkortasunaren Nazioarteko Sarea sortu dugu. 

Guztira 6 orduko iraupenarekin eta 3 egunetan zehar, MUko Goieskolan eskainitako tailerrak kontzientzia kritikoa sustatu nahi du partehartzaileen artean, ingurumenaren eta pobrezia eta genero-desberdintasunaren egoeren artean dagoen loturaren inguruan. Horretarako, ingurumenaren, uraren eta saneamenduaren kudeaketarekin zerikusia duten garapenerako lankidetzako kasu praktikoen azterketa eta analisi kritikoa egiten da,  genero-ikuspegia, giza Eskubideak eta garapen Iraunkorra ere barneratuz. Ikasleen artean ingurumenaren iraunkortasunari buruzko ezagutza eta hausnarketa kritikoa lantzeko aukera ematen du espazio honek, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeetan giza garapen iraunkorra eta ekitatiboa eraikitzeko. Tailerraren dinamikotasunari eta gaiak eragiten duen interesari esker oso ekintza atsegina bilakatzen da.

  • Goi Eskola Politeknikoa MU irakaslea ( Mikel Aranburu)

Mikel Aranburu

Zergatik da interesagarria unibertsitatearentzat holako saioak antolatzea? Zer aportatzen die ikasleei horrelako gerturaketa batek? 

Unibertsitatea gizartearekin lerrokatuta egon behar dela pentsatzen dugu eta gizartea aldatzen doan neurrian geu ere norabide berdinean joan beharko ginateke, adibidez 2030erako ezarritako Garapen iraunkorrerako helburuak ezagutzen eta betetzen hasteko aukera ematen digute horrelako ekimenek.

Horrelako ekimenak positiboki baloratzen ditugu izan ere, Unibertsitateak pertsonak jartzen ditu edozein proiekturen erdian, bai giza balioen alorrean eta bai arlo teknikoan ere, formazio integrala ematea delako gure helburua. Gazte hauek, denbora gutxian lan merkatura salto egingo dute eta ardura postuetan arituko dira mota askotako erabakiak hartuaz, beraz inportantea da pertsona arduratsuak eta balore egokiak izango dituzten pertsona kooperatiboak gizarteratzea.

  • Goi Eskola Politeknikoko Ikaslea  (Aitor Rico)

Zer moduz baloratzen dituzu saio hauek? Zer ekarpen egiten diote zure garapen pertsonal eta profesionalari?

Unibertsitatean lantzen ditugun gaiekin alderatuta ezberdina da saio hauetan jasotzen dugun informazioa. Interesgarriak dira, munduan zehar gertatzen diren egoeraz jabetzeko eta gizaki bezala mundua hobetzeko nola jokatu behar dugun eta zer aldatu behar dugun jakiteko.

Eguraldia
Asteazkena 1 Min: 6
Max: 16
Osteguna 2 Min: 6
Max: 16
Ostirala 3 Min: 3
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak