Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MONDRAGONek maila txikian ekin dio industria-jarduerari
MONDRAGONeko industria jarduera berrabiarazi da baina oso modu ahulean momentuz; izan ere, oro har, sektore bakoitzaren egoera gorabehera, %20 eta %25 artean dago. Korporazioaren industria-negozioaren zati handi bat automobilgintzara bideratuta dago, eta oraindik ere erralentian dago herrialde askotan, bereziki Europan, fabrikatzaileen instalazio asko oraindik itxita baitaude.
Kooperatibek instalazioak irekita dituzten jardueretan, gutxieneko mailan bada ere, zorrotz betetzen ari dira pertsonen osasuna bermatzeko segurtasun-protokolo guztiak.
Era berean, datorren astean jarduera-ratio horiek hobetzea aurreikusten da, bezeroen eskaera berraktibatuz joango delakoan, industria-jarduerak pixkanaka areagotzeko.
Jarduera berreskuratzen ari den nazioarteko guneetako bat Txina da, MONDRAGONeko kooperatibetako instalazioak ia normaltasunera itzuli baitira ekoizpen-fluxuetan.