Irakurriena
- 1. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 2. Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
- 3. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 4. Elkar-Lanek 113 kooperatiben sorrera bultzatu du Euskadin 2020an, 318 enplegu sortaraziz
- 5. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 6. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 7. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 8. "KOOPHEZI-i tresnak 10 aldagai desberdinekin neurtzen du Pertsona Kooperatiboa profila"
- 9. Ariketa fisikoa egiten dutenek hilkortasun txikiagoa dute COVID-19an
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete
MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazleak Maider Azkarraga-Urizar Arana, Maria Heriz Altuna eta Ainhoa Urzelai Vicente izan dira, Arizmendi ikastolaren Almen gunearentzat egindako “Literaturaren emaitza Batxilergoko 2. Mailan” lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso dute.
Bigarren sariaren irabazlea Unai Markina Calleja izan da, IK4-Ikerlanentzat egindako proiektu honengatik: “Fase anitzeko ibilgailu elektriko baten kontrol estrategien diseinua eta balidazioa”. Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.
Urteetako ekimena mantenduz
Sariok duela bederatzi urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa
zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta
Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.
Guztira 571 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 220 euskaraz egin dira, alegia, %38,9, iaz baino %20 gehiago. MONDRAGONeko kooperatibetan
155 proiektu landu dira eta bertan euskaraz garatu direnen artean, proiektuk parte hartu dute lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.
Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresgintza Fakultatea), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa).