Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Mondragon Unibertsitateak eta init-ek akordio bat sinatu dute

Mondragon Unibertsitateak eta initek (enpresa-ekimen berriak garatzeko korporazioa) aurrerapausoa eman dute, Bilbao Berrikuntza Faktoria proiektua martxan jartzeko. Izan ere, bi erakundeok ekintzailetza eta berrikuntza proiektu hori garatzeko akordioa sinatu dute. Hala, Euskadin aitzindaria izateaz gain, Bilbao Berrikuntza Faktoriaren behin betiko onespena izango da proiektua.
Bilbao Berrikuntza Faktoria proiektuak bi helburu ditu; batetik, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako hezkuntza eta enpresa ekimenak eraikin berean biltzea; eta bestetik, enpresa-ekimen berritzaileak sustatzea. Init Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa garatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da eta bien bitartean, Mondragon Unibertsitateak unibertsitate-heziketaren, ikerketaren eta transferentziaren ardura izango du. Bilbao Berrikuntza Faktoria ekimenaren esparru-hitzarmena Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sinatutako lankidetza-hitzarmena da.
Hitzarmen horretan adostutakoaren arabera, Bilboko Udalak Nerbioi kaleko 3ko eraikineko lehen, bigarren eta hirugarren solairuak lagako dizkio unibertsitateari. Han, Bilbao Berrikuntza Faktoria berrikuntza eta ekintzailetza ekosistema bat eratzensaiatuko da. Horretarako, alde batetik, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotutako hezkuntza eta enpresa-ekimenak esparru berean bilduko ditu eta betetik, aukera-sektore berrietan enpresa-ekimen berritzaileak bideratuko dira enplegua sortzen laguntzeko.
Esan moduan, Mondragon Unibertsitateak unibertsitate-heziketarekin, ikerketarekin eta transferentziarekin lotuta Bilbao Berrikuntza Faktorian sortzen diren jarduerak garatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da. Atal horretan, unibertsitate-graduko programekin lotutako jarduerak sartuko dira (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Gradu Ofiziala – LEINN, jadanik martxan dagoena), bai eta master-programak ere (hala nola Intraekintzailetza eta Berrikuntzako Nazioarteko Masterra – MINN, Team Mastery, Diseinuko aditua ikastaroa, Lidergo eta Coachingeko Masterra, etab.)