Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Mondragon Unibertsitatea eta Eroski, lankidetza "Data Analytics" arloan
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak eta Eroskik lankidetza hitzarmena sinatzea erabaki dute transferentzia, ikerketa eta hezkuntza sustatzeko arlo horretan. Akordioak bi urteko iraupena izango du, Enpresagintzak Bilbon eskaintzen duen Business Data Analytics graduan gorpuztuko da eta profil profesionalak garatuko ditu datuen analisien zientzian. Hala, ezagutza horiek guztiak Eroskik bere negozio prozesuetan txertatu ahal izango ditu.
Sinadura ekitaldian, Eroskiko arlo sozialeko zuzendari nagusi den Iñigo Eizaguirrek eta Enpresagintzako fakultateko dekano den Lander Belokik parte hartu zuten.
Gaur gaurko erronkei erantzun nahian
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak abian duen Business Data Analytics gradua ASFABRIK egoitzan eskaintzen da, Mondragon Unibertsitateak Zorrozaurreko irlan duen gunean. Datuen analitikaren arloan Gradu aitzindaria da Euskadin eta enpresen gaur gaurko eskaerei erantzun nahi die, baita gizarteari ere, oso profil konkretuak eta une honetan 'behar-beharrezkoak' formatuz.
Ikasleek enpresatan garatzen dituzte proiektuak, hala, Eroskik, esaterako, datu asko kudeatzen ditu eta ikasleen ariketa izugarri baliotsua da bertan. Akordioari esker, ikasleek euren ezagutza praktikan jarri ahal izango dute Eroskin eta erakundeak soluzio sortzaileak jaso ahal izango ditu.
Mondragon Unibertsitateak analitikaren arloari unibertsitatearen eremutik erantzuten dio, besbe behin erakutsiz konprometitua dagoela kalitatezko hezkuntzarekin, gazteen enpleguarekin eta Euskadiren lehiakortasunarekin.
Oinarria
Badira hiru urte bi erakundeek lehenengo hitzarmena sinatu zutela: barne ekintzailetasuna eta berrikuntza proiektuak zein lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. Eroskik eta Mondragon Unibertsitateak talentuaren transferentzia plan bat diseinatu zuten unibertsitate eta enpresaren arteko hartu-emana indartzeko berrikuntzaren arloan. "Desing thinking" metodologien eta berrikuntza irekiaren plataformak sustatzeko baliagarria izan zen aipatu hitzarmena.
Kultura kooperatiboarekin bat, bi erakundeak lankidetzan aritu dira azken urteotan, eta dihardute une honetan, Eroskik bere zerbitzu eskaintzaren etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna sustatu dezan, eta berrikuntza zerbitzu eta produktu guztietan txertatu dezan.