Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MONDRAGON Green Community aurkeztu da Korporazioan ekimen berriak sustatzeko
"Ekonomia berdearen arloan balio handiko proposamenak partekatu nahi ditugu", adierazpen horiekin eman die ongietorria MONDRAGON Eko-ko zuzendari Eva Larreak Garaia berrikuntza gunera gerturatu diren lagunei. Guztira, MONDRAGON Green Community foro berriaren aurkezpenean kooperatiba eta berrikuntza gune ezberdinetako 30 bat lagunek parte hartu dute.
Batz, LKS, Fagor Ederlan, Maier... moduko kooperatibetako ordezkariak izan dira, baina baita Centro Stirling moduko Osagaien Dibisioko berrikuntza gunekoak, eta baita Fagorreko promozio guneko eta MONDRAGONeko BACeko ordezkariak ere. Guztiek dituzte interesak arlo horretan ekimenak bultzatzeko eta batzuk dagoeneko ari dira zenbait proiektu garatzen.
Elkarlanerako foroa
MONDRAGON Green Community elkarlanerako foroa izango da, non agente eta parte-hartzaile ezberdinek dokumentuak eta informazioa partekatuko dituzten. Gainera, foro horrek indartu egingo du MONDRAGON Eko plataforma korporatiboaren funtzionamendua.
Gaurko ekitaldian, Green Communityren bultzatzaile nagusiek egitasmo berriaren helburuak aurkeztu dituzte, lan egiteko dinamika, eraketa eta egin nahi dituzten proiektuen eta balizko proposamenen berri eman dute. Hasteko, bidai-orri bat ezarriko dute, nabigazio mapa bat estrategiak eta informazio ezberdina konpartitzeko.

