Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako %100 ikastaro laburrak dira, euskal enpresetako langileen gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko.
2021-2022 aldirako, Mondragon Goi Eskola Politeknikoari mota horretako 70 ikastaro baino gehiago ematea onartu zaio. Ikastaroek hainbat gairi helduko diete, hala nola hauei: programazioa, elektronika, mekanika, fabrikazio-prozesuak, marrazketa, IKTak, digitalizazioa, produktuaren garapena, logistika, industria-antolamendua, pertsonak eta kudeaketa.
Profesionalen prestakuntza funtsezko elementu bihurtu da enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Izena emateko epea irekita dago eta ikastaroen gaineko informazio zehatza hemen kontsultatu daiteke: