TUlankide MONDRAGON

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekitaldi hunkigarri batekin ospatu du urteurrena Kursaalean

2018/05/20

Erakunde akademikoaren historiarekin eta garapenarekin lotura berezia izan duten pertsona batzuk omenduko dituzte.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekitaldi hunkigarri batekin ospatu du urteurrena Kursaalean

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 75. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala ospatu zuen pasa den ostiralean, maiatzaren 18an, Donostiako Kursaal jauregian.

Ekitaldia Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak gidatu zuen eta adierazu zuen bezala, “ekintza hori Arizmendiarrietaren funtsezko ikuspegiaren erakusgarri da, haren ustez hezkuntza delako bestelako gizarte-ordena, gizatiarra eta bidezkoa, sustatzeko oinarri naturala eta ezinbestekoa”.

Ekitaldiaren hasiera, bideo-emanaldia egin zen, historia eta une garrantzitsuenak errepasatzen dituena.

Eskola Politeknikoa 75 aniversario Kursaal

Jarraian, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak hitz egin zuen, eskolaren bilakaera gogoratzeko eta etorkizuneko erronken inguruko gogoeta plazaratzeko. Era berean, Errektoreak gogora ekarri zuen eskola funtsezkoa izan dela Mondragoneko mugimendu kooperatibistan. “Garrantzitsua izan da eta da eskualdearen, Gipuzkoaren eta Euskadiren industria-garapenean. Mondragon Unibertsitatearen ernamuina izan zen eta, gaur egun, bertako Ingeniaritza fakultatea da”, nabarmendu zuen.

Eskola Politeknikoa 75 aniversario Kursaal

Omenaldi beroa

Javier Retegui Ayastui, Juan Leibar, Pilar Uribetxebarria eta Jose Luis Madinagoitia omendu zituzten ekitaldian zehar, urte hauetan Eskolaren historiarekin harreman zuzena izan dutela aitortzeko. Guztiak Kursaaleko agertokira igoeta l ore-sorta bana jasoko zuten Juan Mari Palencia (Kontseilu Errektoreko lehendakaria), Maria Asun Sarrionandia (Kontseilu errektoreko lehendakariordea) eta Vicente Atxa errektorearen eskutik.

Halaber, Carlos Garciak esker ona adierazi zien erakundeei, hezkuntza- eta gizarte-proiektua laguntzeagatik, gizartean eragin handiagoa lortzea sustatzeagatik.

Eskola Politeknikoa 75 aniversario Kursaal

Eta ekitaldiari amaiera emateko Iñigo Urkullu Lehendakaria igo zen agertokira eta ukatzeko, Alos Quartet taldeak musika-emanaldia eskaini zuen. Eskola Politeknikoa 75 aniversario Kursaal

Diploma-banaketa 445 ikasleri

Ekitaldian zehar urte hauetan guzietan protagonista izan direnak ere presente izan ditu Eskola Politeknikoak: ikasleak. Horregatik, ekitaldi instituzionalaren aurretik, diplomak banatu zituzten eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Ingeniaritzako gradu-, master- eta doktoretza-ikasketak iaz amaitu zituzten 445 ikaslek jaso zituzten diplomak. 

Eguraldia
Osteguna 21 Min: 17
Max: 28
Ostirala 22 Min: 13
Max: 24
Larunbata 23 Min: 13
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak