Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
MONDRAGON Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Goi Bileran
European Social Economy Summit (#EUSES) gizarte-berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko goi-mailako konferentzia bat da, Europako Batzordeak eta Alemaniako Mannheim hiriak elkarlanean antolatua. MONDRAGON Korporazioak maila gorenean parte hartu du aurtengo edizioan. Goi-bileraren helburua da gizarte-erronkei buruzko kontzientzia sortzea eta jatorri desberdinetako pertsonak inspiratzea gizarteari hainbat modutan mesede egingo dioten ekimen berritzaileak elkarlanean susta ditzaten.
Korporazioko hizlarietako lehena Ander Etxebarria izan zen, Hedapen Kooperatiboko arduraduna, MONDRAGONek Covid-19ko krisiaren aurrean taldeak emandako erantzunari buruzko azalpen batekin; eta bigarrena, Ibon Antero, Eraldaketa Sozialeko arduraduna, iraunkortasunaren erronkei buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuena.
Azkenik, Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko presidenteak, esan zuen Korporazioa lankidetzan ari dela gizarte-ekonomiaren arloko eragileekin, hala nola Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresarien Konfederazioarekin, Europako Next Generation berreskuratze-funtsen promesa gauzatzeko.