TUlankide MONDRAGON

Mondragon Assemblyk ekoizpen fotovoltaikoko lerro bat instalatuko du Egipton

2018/12/18

Mondragon Assemblyk bukatu berri ditu 60 MW-ko modulu fotovoltaiko baten fabrikazio lerro bat instalatzeko lanak Kairon (Egipto), Arab International Optronics (AIO) lantegiaren baitan.
Mondragon Assemblyk ekoizpen fotovoltaikoko lerro bat instalatuko du Egipton

Arab International Optronics  zerbitzu proiektuen erakunde nazional bat da eta Egiptoko Defentsa Ministerioaren mende dago. Aplikazio ezberdinetarako sistema elektroniko, elektrooptiko eta optiko aurreratuak fabrikatzen eta saltzen ditu. Enpresaren egoitza Kairon dago, 1984an eratu zen eta 1985ean hasi zituen ekoizpen prozesuak.

Lerroaren ezaugarriak

Fabrikazio lerroak malgutasun handia dauka, 60 eta 72 zelulako moduluak ekoizten uzten baitu, beira bikoitzekoak eta aurpegi bikoak.  Gainera, 40 modulu baino gehiago ekoitzi ditzake orduko. Makina konpaktu eta ergonomikoen produktibitatea handia denez, beharrezkoak diren operadoreak eta mantentze lanak gutxiago dira, merkatuko teknologiarik hoberenak erabiltzen baititu: infragorrien teknologiak eta indukzioarenak, gizona-makina arteko interfaze soila eta erabiltzen erraza baitute.

Haythem Zhioua, MENA eskualderako  Mondragon Assemblyk duen salmenta zuzendariak, dio: “lerroa instalatu dugu jada bezeroaren instalazioetan, eta aurreikusten da 2019ko otsailean martxan izatea. Ez da Egipton dugun lehen proiektua, izan ere, beste bezero bati 100 MW-ko ahalmena duten ekipoak ere bidaltzen dizkiogu”.

Bere aldetik, Igor Herrartek, EMEA eskualderako salmenta zuzendari globalak, esan zuenez, “15 urte baino gehiago daramatzagu eguzki energiarako teknologia berritzaileak saltzen, eta AIOrako egin dugun ekoizpen lerro hau Mondragon Assemblyk MENA eskualdean instalatzen duen zazpigarrena izango da. Ezagutza praktikoen transferentziarako programa osotu bat ere badugu, bezeroen beharretara egokitu daitekeena: tartean direla moduluen diseinua eta egiaztapena, lehengaiak, ekoizpen handitzeak, prestakuntza eta mantentze lanen gaineko programak”.

Negozioan eginak dituen 40 urteei esker, une honetan MONDRAGON ASSEMBLY eguzki energiaren alorrean diharduen eta modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko giltza eskura erako lerroak hornitzen dituen enpresa ospetsua da munduan.

 

 

Eguraldia
Igandea 9 Min: 17
Max: 36
Astelehena 10 Min: 20
Max: 32
Asteartea 11 Min: 18
Max: 35
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak