TUlankide MONDRAGON

Mondragon Assemblyk 3,5 milioi inbertituko ditu Txinan

2019/04/09

Mondragon Assemblyk 3,5 milioi inbertituko ditu Txinan

Automatizazioen eta eguzki energiaren sektoreetan munduko erreferente gisa sendotzeko beste urrats bat.

Inbertsioa, 3,5 milioi eurokoa, automatizazioen negozioak zein Eguzki energiarenak merkatu estrategiko horretan hazteko dituzten premiei erantzuteko da, izan ere, 2014an Txinan jarduera garatzen hasi ondoren ari dira eskaera hori egiten Mondragon Assembly Taldean.

Mondragon Assembly, nueva planta en China

Mondragon Assembly Taldeak 2022an 25 milioi euro inguruko salmentak egitea eta 180 laguneko plantilla edukitzea espero du merkatu honetan

Horretarako, 12.000 metro koadroko lursail bat erosi du Qiandengeko industri parke berrian (Kunshan), eta 7.000 metro koadro inguruko lantegi bat eraikiko dute bertan. Eraikuntzak 6.000 metro dauzka ekoizpen gunerako eta 1.000 metro koadro bulegoetarako. Espero da eraikitze lanak 2019aren erdialdean hastea, eta 2020aren lehen lauhilekoan lantegia operatibo egotea.

Urtetik urtera sendotzen ari gara merkatuan, eduki teknologiko handiko proiektuetako erreferente gisa. Lantegi berri honek hazten jarraitzea ahalbidetuko digu, bai eta barruan definitu ditugun eta egun ditugun bezeroek eta etorkizunean izango ditugunek Txinakoaren bezain exijentea den eszenatoki batean lehiakorrak izaten jarraitzeko eskatu dituzten erronka berriei heltzea ere”, adierazi du Mondragon Assembly Txinako zuzendari orokor Mikel Gantxegik.

Hornitzaile globala

Lantegiak soluzio automatizatuen hornitzaile global gisa sendotzea ahalbidetuko dio Mondragon Assembly Taldeari, bere bezeroek behar duten lekuan, herrialde/bezero bakoitzaren premietara egokitutako balio teknologiko handiko soluzioak eskainiz. Automatizazioen negozioko zuzendari Iñigo Velezen hitzetan, “gure ingeniaritza globalak Alemanian, Frantzian, Mexikon, Brasilen, Txinan eta Aretxabaletan ditugun ekoizpen lantegien artean egiten duen ezagutza eta teknologia transferentziari esker lortzen dugu hori”.

Mondragon Assembly Txinak 8 miloi euroko salmentekin eta 85 zuzeneko langilerekin itxi zuen 2018ko ekitaldia, eta 2019rako, berriz, 12 miloi euroko salmentetara iristea espero da, 100 enplegatuko plantillarekin. Inbertsio berri honekin, Mondragon Assembly Taldeak 2020an 25 milioi euro inguruko salmentak egitea eta 180 laguneko plantilla edukitzea espero du merkatu honetan. 

Mondragon Assembly Txinak 8 miloi euroko salmentekin eta 85 zuzeneko langilerekin itxi zuen 2018ko ekitaldia

MONDRAGON Assembly Taldeari buruz

Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Jada sei ekoizpen lantegi ditu: Aretxabaletakoa (Gipuzkoa), Taldearen egoitza nagusia baita; Mexikokoa, Frantziakoa, Alemaniakoa, Txinakoa eta Brasilekoa, eta horrez gain filial bat ere badu, Indian. Lana, berriz, hainbat sektoretan egiten du, esaterako eguzki energiaren, automozioaren, etxetresna elektrikoen osagaien, kosmetikoen, gailu medikoen eta osagai elektronikoen sektoreetan. 400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2018an 85 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.

 

Eguraldia
Astelehena 16 Min: 16
Max: 29
Asteartea 17 Min: 15
Max: 29
Asteazkena 18 Min: 14
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak