Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Mondragon Assembly Kunshan-ek lantegi berriaren obrak bukatu ditu
3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginda, instalazio berriek 3.000 metro koadroko leku zabala dute tailerrerako eta 1.200 metro koadro gehiago bulegoetarako. Gainera, etorkizunean leku biak handitu ahal izango dira, 5.500 metro koadrora arte tailerra eta 2.000 metro koadrora arte bulegoak.
Taldea 2013an hasi zen Txinan ibilbidea egiten eta harrez gero herrialde horretan sendotzeko egin duen beste mugarri bat da egoitza berri hau. Urtez urte, Mondragon Assembly Kunshan haziz joan da, modu iraunkorrean eta etengabe, eta ez soilik salmentetan; bere esperientzia, ekipoa, ahalmenak eta kalitatea ere handituz joan dira, eta une honetan giltza eskura erako soluzio automatizatuetan erreferentea da sektore askorentzat automobilgintza, eguzki energia eta tresneria elektriko eta medikoaren sektoreentzat besteak beste.
Instalazio berriekin, Txinan hazten jarraitu ahal izango du konpainiak, Asiako herrialdean dituen bezeroei balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko, aldi berean proiektu automatizatuen hornitzaile global sendo bihurtuta.
Mondragon Assembly Kunshani buruz
2013an eratu zen, eta gaur egun filialak 85 pertsona ditu plantillan, horien %70 ingeniariak izanik. 2020an, Konpainia 12 milioi euroko salmentetara iritsiko da.
Mondragon Assembly Taldeari buruz.
Nazioarte mailako talde bat da, muntaketa soluzio automatikoen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lantegi ditu maila globalean: egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa, Espainia), eta besteak Mexikon, Frantzian, Alemanian,Txinan eta Brasilen; eta filialak ditu Indian eta MENA eskualdean. Hainbat sektoretan dihardu, hala nola automobilgintzan, eguzki energian, etxetresna elektrikoetako osagaietan, osagai elektronikoetan, gailu medikoetan eta kosmetikoetan

