Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Mondragon Assembly-k 100kW-ko eguzki panelak instalatu ditu Aretxabaletako egoitzan
Mondragon Assemblyk proiektu bat jarri du abian kontsumo arduratsuagoa lortzeko eta instalazio iraunkorragoak eta efizienteagoak edukitzeko. Proiektua bi fasetan garatuko da; lehena jada martxan jarri da, 2019ko urte honen hasieran, Mondragon Assemblyk erabaki zuenean Aretxabaletan duen egoitzan bere bezeroek ekoitzitako 380 eguzki panel instalatzea.
Instalazio honekin, zeina 2021aren hasierarako bukatuta egotea espero baita, ekoitzitako energiaren %18-20 sortzea legoke.
Ekimen horrekin lortu du eguzki panelen bitartez %15 energia ekoiztea eta, aldi berean, karbono, sufre eta nitrogeno igorpenak murriztea. Egindako inbertsioa, 150.000 euro baino gehiagokoa, eta datozen 8 urteetan amortizatuko dela aurreikusten da, instalatutako eguzki moduluek ekoitzitako energiaren sorrerarekin.
Proiektu anbiziotsu honen bigarren fasea I+Gko proiektu europar baten barruan sartzen da, eta Mondragon Assemblyk Aretxabaletan dituen instalazioen fatxadan BIPVeko (Building Integrated Photovoltaics) 150 m2 instalatzean datza. Gaur egun interes handia dago Europan BIPVaren garapenaz (Building Integrated Photovoltaics), hau da, eraikinen fatxadan modulu fotovoltaikoak erabiltzeaz.
Mondragon Assembly, ingurumenarekin konprometituta
Proiektu anbiziotsu horretaz aparte, Mondragon Assemblyk hainbat neurri jarri ditu martxan kontsumo iraunkorra lortzeko asmoarekin. Adibidez, gaur egun duen ibilgailu flotaren CO2 igorpenen tona bat murriztea edo Aretxabaletan duen lantegia LED argiekin hornitzea.
Mondragon Assemblyk fabrikatutako lineekin egindako eguzki panelak
Panel fotovoltaikoen ekoizpenerako giltza eskura erako ekipoen diseinua eta fabrikazioa da Mondragon Assembly Taldearen negozio estrategikoetako bat, eta, horregatik, eraikinaren goiko aldean instalatutako eguzki panelak Mondragon Assemblyk fabrikatutako ekipoak dituzten bezeroek egindakoak dira.
MONDRAGON Assembly Taldeari buruz
Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Jada sei ekoizpen lantegi ditu: Aretxabaletan (Gipuzkoa), bere egoitza nagusian; Mexikon; Frantzian; Alemanian; Txinan eta Brasilen; eta Indian filial bat. Hainbat sektoretan dihardugu: eguzki energia, automobilgintza, etxetresna elektrikoetako osagaiak, kosmetikoak, gailu medikoak eta osagai elektronikoak. 400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2018an 85 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.