Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
MONDRAGON: “engainuaren teoria” zentzurik gabeko asmakeria da
Bista MONDRAGONeko idazkari nagusi Arantza Laskurainen deklarazioarekin hasi da, Korporazioaren ordezkaritzan, eta lekuko moduan parte hartu dute Txema Gisasolak, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari ohiak; Fabian Bilbaok, Fagor Etxetresna Elektrikoetako zuzendari nagusiak, eta Jose Mari Aldekoak, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari ohiak. Nabarmendu daiteke demandatzaileen aldeak azken orduan baztertu egin duela MONDRAGONeko finantza saileko zuzendari Belen Kortabarriari deklarazioa hartzea, beraiek aurrez eskatu zuten lekukoa izanik.
Gaur egindako ahozko bistan, aipatutako dokumentazio guztia zorrotz aztertu eta gero, egiaztatu da Korporazioaren urteko txostenetan eta barne aldizkarian FEE/Edesatik landu eta bidalitako testuak “literalki” argitaratu zirela, hainbat unetako egoera islatzen zuten datu ekonomikoak zirelarik. Bilbon egindako solasaldian FEE/Edesari egin zitzaion aipamen bakarra izan zen une hartan hainbat banku erakunderekin itxi berri zuen birfinantzaketa bati buruzkoa.
Gainera, MONDRAGON “engainuagatik” akusatzen dute, Korporazioa eta bere kooperatibak direnean FEE/Edesaren krisiaren hartzekodun nagusiak, batez ere elkartasun gisa eman zuten laguntza ekonomikoagatik, 331 milioi euroraino, modu solidarioan egoera bideratzen saiatzeko.
Ondorioz, MONDRAGONek berretzi du “inola ere ez zirela mezu horiek transmititu eta ez zela inongo konpromisorik hartu FEE/Edesako bazkideek pentsa zezaten bideragarritasunaren bermerik zegoela edo Korporazioak ekarpenak itzuliko zituela”. Izan ere, MONDRAGONek baieztatzen du erantzukizuna, kooperatiba autonomo eta burujabeak diren heinean, Fagor Etxetresna Elektrikoena eta Edesarena baino ez dela, eta demandatzaile guztiek osorik ezagutzen zituztela beraien kooperatiben erabakiak eta arriskuak, eta aktiboki parte hartzen zutela, kudeaketa organoetan zein Batzar Nagusietan, etorkizunari buruzko jarduera ildoak onartzen zituztenean.
Azkenik, kooperatiben konpromiso argia eta erabatekoa nabarmendu daiteke, enplegatzeko irtenbideak emateko orduan, kooperatiben arteko elkartasunerako mekanismoen bitartez. Errealitate horrek ahalbidetu du eragindako 1.895 bazkideen ia %100ek gaur egun irtenbide bat izatea.