Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Mekatronika ziklo formatiboaren lehen promozioko proiektuen aurkezpena
2014an Korporaziotik formazio plangintza berezia jarri zen martxan Fagor Etxetresnak itxi ondorengo bazkide soberakinak birkokatzeko. Hasiera batean, formazio plana bazkide hauei soilik zuzendu arren, gainontzeko kooperatibetako bazkideak ere hartu dira kontuan eta dagoeneko hartzen dute parte programa hauetan.
Helburuak bi dira: bazkideen kualifikazio profesionala hobetu eta etorkizunera begira balioaniztasun profila landu (neurri prebentibo bezala).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren laguntzarekin, Lanbide eta beste formazio zentro batzuk, formazio eta finantzabide bide ezberdinak aztertu ziren. Behin xehetasunak definitu ondoren interesa izan zezaketen bazkideak deitu ziren eta goi mailako zikloak jarri ziren martxan; mekatronika zikloa Goi Eskola Politeknikoan eta mekanizazio zikloa Miguel Altuna Institutuan.
“Azken hiru urte hauetan 11 taldek hartu dute parte formazio planean eta 2016-17 ikasturtean 177 pertsona ditugu. Ekainean bukatu dute lehen promozioko ikasleek: 30 hauek Eskola Politeknikoan eta beste 28k Miguel Altuna Institutuan” dio Iñaki Belaustegik.
Etorkizunerako formazioa
Plangintza honen bitartez bazkideen kualifikazio profesionala hobetu nahi da. Izan ere, formazio jarraituak lanerako aukerak hobetzen ditu eta lanpostuak egonkortzeko aukerak finkatzen ditu. Gaur egun, 177 pertsona ari dira goi mailako zikloan, ikasketak eta lana uztartuz.
“Zalantzarik gabe formazio programa honek ahalegin handia eskatzen du ikasleen aldetik, baina modu berean aukera paregabea da lan aukerak areagotzeko eta balioaniztasun profila lantzeko” dio Belaustegik.