Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Martxan da Jakiberri lehiaketa
Gaur egun "Euskal Janari Lasterreko" eskaintzarik ez dagoenez Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa mugitzea eta horren eraginez Euskal Janari Lasterreko lerro natural, osasungarria, anitza eta nutritiboa sortzea.
Proiektu honen testuinguruan Ideia-lehiaketa abian jarri izan da. Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra ("Healthy Basque Fast Food") balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da.
Jakiberri proiektua honako hauek bultzatzen dute: ISEA (MONDRAGON Korporaziokoa), Basque Culinary Center, MONDRAGON Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoieneko Garapen Agentzia.
Zazpi sari eskainiko dira eta, guztira, 4.000 euro banatu honako berrikuntza-lerro hauei jarraituz:
-
Maial orokorra, produktu berriak sortzeko ideia berritzailea (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako ideia proposatu nahi zenuke Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) sortzeko asmoz?. 1.000 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Azkenburukoari edo posteari dagokion maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke azken-burukotzat edo postretzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Gosariari edo hamarretakoari dagokion maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke gosaritzat edo hamarretakotzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Askariari dagokion maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke askaritzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Afariari dagokion maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke afaritzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Umeei dagokien maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako Euskal Janari Lasterra (“Healthy Fast Food Vasco”) proposatu nahi zenuke umeentzat?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
-
Edariari dagokien maila (aldez aurretik prestatutakoa eta gordetakoa ere izan litekeena): Zer nolako edari berri osasungarri proposatu nahi zenuke?. 500 euroko sariaz hornituta dagoena.
Horretaz gain, irabazleen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia azkenean komertzializatuko balitz, JAKIBERRI Lan-Taldeak proposatzailea saritu egingo du (Parte har ezazu!).
Webgune honetan honako materialak aurkituko dituzu JAKIBERRI Proiektuari buruz: