Irakurriena
- 1. Podcast berria Joseba Madariagarekin: ekonomia kolokan, pandemiak eraginda
- 2. Joaquin Bedia, LagunAroko medikua: "Pozik egon naz, eta pozik noie!"
- 3. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 4. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 5. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 6. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 7. Fagor Taldeak bat egin du Bizipoza elkarteak bultzaturiko egitasmoarekin
- 8. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 9. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Manu Colino Vegak jaso du urteko asmatzaileari GALBAHE saria

Jabetza industrial eta intelektualeko nazioarteko eguna (“Wordl IP Day”) dela eta antolatzen diren ospakizunen harira, azken urteotan jabetza industrial eta intelektualean espezializatua den GALBAIAN enpresak GALBAHE SARIA ematen dio bere aburuz irabazle izateko meritu gehien egin dituen asmatzaileari. Horretarako azken hamabi hilabetetan egindakoak edukitzen dira kontutan, eta baita ibilbide osoa ere. Sari honen bidez GALBAIANek inguruko asmatzaileak aldarrikatu nahi ditu, balioan jarri, asko baitira, eta oso onak.
Aurten Manu Colino Vega izan da urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA jaso duena. Manu I+G-ko ingeniaritzako teknikaria da ULMA Constructionen. Sari emate ekitaldia Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoko Itxaropena korridorean ospatu zen maiatzaren 22an.
Asmatzailearen merituak:
Enpresa orok baditu bere erronka estrategikoak, eta erronka estrategikoek beraiekin dakartzate erronka teknologikoak ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzea posible egingo dutenak. Baina ez dugu ahaztu behar erronka teknologikoekin batera sortzen diren erronka “tekniko-legalak”, besteen patente urraketak saihestearekin eta norberaren garapenak patente bidez babestearekin lotutakoak hain zuzen ere.
Erronka teknologikoei aurre egiteko Manuren ahalmena apartekoa da. Hala ere, bereziki azpimarrigarria da besteen patenteak urratzea saihesteko egiten duen ekarpena, asmakuntza alternatibo hobetuak garatuz, eta baita bere asmakuntzak ahalik eta ondoen babesteko erakusten duen inplikazioa ere. Beste hitz batzuekin esanda, azpimarragarria da erronka tekniko-legalei aurre egiterako orduan eskaintzeko gai dena. Erronka tekniko-legal horiei berme guztiekin erantzuteko, asmatzaileen eta patente adituen arteko komunikazio erraz eta arina eta konplizitatea nahitaezkoak dira. Eta hori lortzea oso erraza da Manurekin.