Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Leartikerrek UNE 166002 ziurtagiria lortu du bere I+G+b kudeaketa sisteman
Markina-Xemeinen dagoen Leartiker Zentro Teknologikoak polimeroen teknologia eta elikagaien alorretan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen lan egiten du. Egunero hobetzeko eta ahalik zerbitzu onena eskaintzeko bere ahaleginetan, Zentro Teknologikoak pauso bat gehiago eman du eta bere I+G+b kudeaketa sistema egokitu du UNE 166002:2006 arauaren eskakizunetara.
Kanpo auditoretzak Leartikerren indargune nagusiak identifikatu ditu, I+G+b prozesuetara duen orientazio handia eta bere adimen lehiakor metodologia goraipatuz.
Arauak eskatzen dituen lan metodologia egokitzapenei aurre egiteko, Leartiker hurrengo printzipioetan oinarritu da ezarpen prozesu osoan zehar: ikuspegi eraginkorra eta ez burokratikoa, enpresako langileen inplikazioa, planifikazioaren garrantzia, etengabeko hobekuntza eta sistemaren txertaketa koherentea.
Ahalegin honi esker, Leartikerrek bere I+G+b jarduerak kudeatzeko erabiltzen duen sistematika arautzea lortu du, orain erakundearen kudeaketa orokorrean txertatuta dagoelarik. Halaber, metodologia honi esker berrikuntza estrategikoaren ezagutza eta jarduna Leartikerren kudeaketa eta ezagutza espezializazio unitate guztietara hedatu da. Horregatik, aukeren identifikazioa errazagoa eta jarraituagoa izango da, eta espazio berriak irekiko dira garapen teknologikorako eta sormenerako, betiere pertsona oinarri hartuta.
Beraz, oraingo mugarri arrakastatsu hau hurrengo hilabeteetan etorriko direnen lehena baino ez da. Orain, kudeaketa sistemaren mantenu eta hobekuntzarekin jarraitzeko helburuarekin, urtero kanpo zein barne auditoretzak izango ditu Leartikerrek.