Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Leartikerrek bultzatuta, Euskal Herriko lehen Esneki Zentroa eratu da
Euskal Herriko lehenengo ESNEKI ZENTROA abiarazi du Leartiker Zentro Teknologikoak (Markina-Xemein), HAZI Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Esne eta esneki sektoreko beharrak eta gabeziak bultzatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore hori indartzeko asmoz, Esneki Zentro honen bitartez aholkularitza tekniko aurreratua, formazio espezializatua, berrikuntza proiektuen garapena eta beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu Leartikerrek, elikagaien segurtasuna oinarri hartuta.
Esneki sektoreko ekoizleentzako erreferentziazko zentroa izango da, zerbitzu aurreratua, pertsonalizatua eta eraginkorra jasotzeko bermea izango dute eta sektoreko beste eragileekin etengabeko elkarlana izango du oinarri.
EUSKAL HERRIKO ESNEKI SEKTOREA
Euskal Herriko esneki sektorea artisaua da; tradizionala, ekoizle txikiz osotua, elikadura eredu jasangarriaren alde egiten duena, bertokoa, osasungarria, km0-n oinarritua, naturala, ekologikoa, garaian garaiko produktuak eskaintzen dituena, konfidantzazkoa eta kultura eta tradizioari errotua.
2019ko datuen arabera (Letra Q data basea), Euskal Autonomi Erkidegoan 190 gaztandegi daude eta horietatik %95 erabat artisauak dira, hau da, familia unitateak dira eta esnea ekoizteaz gain eraldaketa lanetan ere murgilduta daude. “Mikro-gaztandegi” ereduan oinarritzen dira, gazta tradizionalak ekoizteko balio erantsia mantendu eta ziurtatzeko asmoz. Baina eredu horrek gabeziak ere sortzen dizkiete, hala nola, gaitasun ekonomiko urria: inbertsioak gauzatu, teknologia berriak barneratu, produktuetan dibertsifikatu, langilegoa kontratatu... Sektorea ez da gai ekonomikoki esparru guzti horiei aurre egiteko.
Esne-ekoizpena, esnearen eraldaketa, araudi higieniko-sanitarioen aplikazioa eta kontrola, produktuen merkaturatze-prozesua... hainbat dira egunerokoan sektore honen baitan egiten diren jarduerak eta kanpo-aholkularitza tekniko premia handia dago.
Kanpo-aholkularitza tekniko gabezia horrek sektorean eragin zuzena du eta esneki sektorea ahultzen ari da. Premia horretan oinarrituta sortzen da ESNEKI ZENTROA.
Zentro honetan eskainiko diren zerbitzu ezberdinei esker, Euskal Autonomia Erkidegoko esne eta esneki sektorea indartzea da helburua.
Eusko Jaurlaritza eta HAZI Fundazioaren babesarekin, Leartiker Zentro Teknologikoaren Esneki Sektorearen Espezializazioaren jarraipena izango da Esneki Zentroa. Urteetan zehar egindako lanak emandako esperientzia eta ekoizleekin izandako harreman estuari esker, Leartikerrek zuzenduko duen zentro hau Euskal Herri mailan esne eta esnekien sektorean erreferente izateko jaio da.
LEARTIKER eta ESNEKI ZENTROA
Azken urteetan Leartiker Zentro Teknologikoaren Esneki Sektorearen Espezializazioa 100 ekoizle baino gehiagorekin esparru ezberdinetan aritu da lanean; produktuen garapena, aholkularitza zerbitzu aurreratua, formazio espezializatua eta elikagien segurtasunaren arloan, besteak beste. Horri esker, ekoizle txikien dibertsifikazioan lehiakortasuna bultzatzeaz gain, sektore artisau honetan berritzeko griña piztea ere lortu da.
Azken urteetako ibilbide arrakastatsu horri esker, erronka berriei aurre egiteko garaia iritsi da eta Esneki Zentroa da horren adibiderik argiena.
Esneki Zentroak eskaintza integrala eskainiko die sektoreko ekoizle eta ekintzaileei, ondorengo zerbitzuen bitartez:
- Dibertsifikazio proiektuen garapena
- Ekintzailetza
- Aholkularitza teknologikoa
- Formazio espezializatua (HAZI eta Academie MonS-ekin hitzarmena)
- Kalitate kontrola, segurtasuna eta analisi sentsorialak
- Afinazioa
- Merkaturatzea (Academie MonS-ekin hitzarmena)
- Gastronomia
- Difusio ekintzak
Esneki sektorean lanean dabiltzan eta sektoreko erreferente diren entitateen arteko koordinazioa eta kolaborazioak Esneki Zentro berri honen oinarria dira. Zerbitzu eraginkor bat eskaintzeko, dibertsifikatzeko, balio kate osoko zerbitzuak ahalbidetzeko eta produktu berriak garatzeko, diseinu eta ekoizpenetik hasi eta merkaturatu arte.