Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Lea Artibai Ikastetxeak Txileko erakundeetako ordezkarien bisita jaso du
Markina-Xemeingo zentroak Iratxe de Madariaga Ibarraren bisita jaso du, hau da, Txile Errepublikako ohorezko kontsula Bilbon. Bisitaldia "Pasantia Chilena" izeneko programaren inguruan burutu da eta berari esker Txileko ikasleak Markinako zentroan jasoko dute prestakuntza aldi batean.
Txileko Hezkuntza Ministerioak eta Tknika erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak bultzatzen du.
Lea Artibai Ikastetxeak programa honetan parte hartzen duen bigarren aldia da. Egitasmoaren baitan, 2014-15 ikasturtean Txileko zazpi profesional izango dira Elikagaien Industrietan espezializatuko direnak Markina-Xemeingo zentroan, 2015eko ekainerarte bederatzirehun ordutako formakuntza jasoko dute.
Programaren arabera, ikasleek enpresa eta erakunde publiko ezberdinak bisitatuko dituzte euskal haragi eta esnekien sektoretan azken teknika eta aurrerapenak ezagutzeko.