Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Lea Artibai Ikastetxeak gazteak laneratzeko programa aitzindaria jarri du abian
Lea Artibai Ikastetxeak bere eskualdeko langabetuen laneratze aukerak hobetzeko proiektu berritzailea aurkeztu du. "Garantía Juvenil" sisteman izena emanda dauden 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu berritzailea da Lehen Job Lab, eta Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (tarte autonomikoan) esparruan kokatzen da.
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu berritzailea da Lehen Job Lab
Proiektua dohaineko prestakuntzarako programa batean datza eta azken helburua parte-hartzaileen %80a laneratzea da. Horretarako inguruko enpresekin elkarlana ezinbestekoa da, prestakuntza bukatzen dutenentzat praktikak eta lan-kontratuak egitea ahalbidetuko dute eta.
9 hilabeteko kontratua eta praktikak enpresetan
Programaren hasieran Lea Artibai Ikastetxeko orientatzaileek interesatuekin elkarrizketa egingo dute, proiektuak dituen lerro ezberdinetatik bakoitza zeinetan kokatzen den definitzeko; azken helburua beti ere, lana aurkitzeko aukerak handitzea izango da. Hautatutako pertsonek 120 orduko ikastaroa izango dute eta bertan ondokoak landuko dira: konpetentzia sozialak, pertsonalak eta emozionalak, enpresarialak eta kudeaketarako konpetentziak. Edukien artean, erabakiak hartzeko gaitasuna, lan-taldean aritzea, sormena eta komunikazioa landuko dira besteak beste.
Hasierako prestakuntza saio hauen ondoren, konpetentzia teknikoen garapena etorriko da. Kasu horretan berariazko prestakuntza jasoko dute parte-hartzaileek eta ondoren praktika egingo dituzte enpresetan. Proiektuan bederatzi hilabeteko kontratuarekin lotuta datozen bi espezialitate nabarmentzen dira: mekanika, alor horretan gaitasunak dauzkaten pertsonentzat, eta berrikuntza esparruan, alor horretan teknikari moduan prestatu nahi direnentzat. Halaber, parte-hartzaileen profilaren arabera ibilbide osagarriak ere badaude proiektuan.