'Languages Lanean' kongresua egiten ari da Bilbon

Lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua du kongresuak, eta tokiko zein nazioarteko erreferentziazko eragileak hartzen ari dira parte. Kooperatibek ere presentzia garrantzitsua izan dute ekitaldian.
Card image cap
Leire Mugerza hitzaldia ematen.
2024/01/18

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatutako Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuari Urkullu Lehendakariak eman dio hasiera gaur goizean. Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbo izango du egoitza, urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan egingo baitira saioak. Lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga kongresuak.

LanguagesLanean.jpg

MONDRAGONen presentzia 

Egitarau zabala eta 50 hizlari baino gehiago izan duen ekitaldi honetan Leire Mugerza, Kongresu eta Batzorde Iraunkorreko lehendakariak, MONDRAGONeko esperientzia partekatu du. "Mondragon eta #euskara elkarrekin hazi gara" esaldiarekin hasi du bere aurkezpena, eta hitzaldian zehar zehaztu du euskarak egin duen bidea korporazioan. Hizkuntzen kudeaketari erreparatuz, Mugerzak esan du ezinbestean hizkuntza politika enpresa kudeaketan txertatu behar dela, euskalduntze planak aktibatu behar direla, errekurtsoak inbertitu behar direla eta elkarren arteko lana egin behar dela. Halaber, euskara badela enpresaren lehikortasunerako bide aipatu du, eta bukatzeko, bertaratutakoak animatu ditu aurrera egiteko, "gure sustraietatik , gure nortasunetik  hazten segitzeko. MONDRAGONeko kooperatibok bidelagun izango gaituzue aurerantzean ere  norabide horretan".

WhatsApp Image 2024-01-18 at 14.37.25.jpeg

Bestalde, izan da beste kooperatiba batzuen parte hartzea antolatutako hainbat mahai ingurutan, beren esperientziaren berri ematen, hala nola, Eroski, Mondragon Assembly, Cikautxo, Mondragon Unibertsitatea eta Laboral Kutxa.

Info gehiago: languageslanean.euskadi.eus

Banaketa komertziala

Muntaketa automatikoaren sistemak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Banketxea