Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 2. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 3. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 4. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 5. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 6. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 7. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 8. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 9. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 10. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
LANAk 11 milioi euro inbertituko ditu Txekia eta Oñatiko plantetan
2018 urtean zehar, LANAk 11 milioiko inbertsioa onartu du, datorren ekitalditik aurrera martxan jarriko dena, Oñati zein Txekiako plantetan.
Zentzu honetan, eta Kepa Bastida, LANAko zuzendari orokorrak aipatzen duen bezala, 11 milioiko inbertsioa produkzio ahalmena igotzeko helburuarekin gauzatuko da. "Aurtengo ekitaldia 60 milioitik gorako fakturazioarekin bukatuko dugu eta aipatutako inbertsioari esker, bizpahiru urteko epean, 85 milioiko fakturazioa lortzea espero dugu". Era berean, egun dituzten bezeroen beharrak erantzutea da helburua eta, hurrengo urteei begira, merkatu berriak aztertu nahi dituzte.
Egun, erreferentea da Europan eta eraikuntza sektorera bideratzen ditu bere soluzioak, bereziki enkofratuak egiteko.
LANAri buruz
Kooperatiba 1962 urtean sortu zen, Leintz Aramaio Elkartea izenarekin. Bere ibilbidean, gorabehera dezente izan ditu eta aldaketa asko produktuan, merkatuan eta baita salmentetan ere. Gaur egun, bi produkzio planta ditu eta bere jarduera egurraren eraldaketarekin lotuta dago, eraikuntza sektorera bideratzen dena.
Aipatu bezala, historian zehar krisialdi desberdinak bizi izand itu baina gaur egun egoera osasuntsua bizi du, etorkizunera begira proiektu garrantzitsuekin. 210 langileko plantilla du eta aurten 60 milioitik gorako fakturazioa espero du. Horietatik, %33 estatuko salmentatik jasotzen du eta gainerako europear merkatutik.