Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
TU Lankideren aldizkari berriak "LagunAro etorkizunari begira" du aztergai
2024rako ez da aldaketa handirik espero LagunAron, pentsioei dagokienez. Besteak beste, erakundeak 7.340 milioiko ondare-funtsa izatea espero du. Ordurako, 28.000 mutualista, 70.000 onuradun eta 15.000 pentsiodun inguru izango ditu.
"LagunAro 2024" aldizkaria
Egindako elkarrizketen eta aldizkariaren erreportaje nagusian jasotako beste kolaborazio batzuen artean, hauek kontsulta daitezke:
- Joxean Alustizak, LagunAroko presidenteak, honako hau aipatu du: "LagunAroren plan estrategikoaren zenbakien, lan-ardatzen eta ekintzen atzean bada guztia gidatzen duen ideia sinple eta sakon bat: pertsona orok merezi duen babesa, duintasuna eta errespetua".
- Luis Mari Ugartek, LagunAroko zuzendari nagusiak, honako hau dio: "gure aurreikuspen-ereduak, behar duten pertsonak eta kooperatibak zaintzen jarraitzeaz gain, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eta orekatuagoa lortzeko palanka izan daiteke".
- Kontxi Benitez, ekonomia eta komunikazio teknikariak azaldu duenez, "Lagunarok bere araudia egokitzea erabaki du, genero-indarkeriaren aurkako babes integrala emateko emakumeei, eta beraien eskubidea bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko".
Beste atal batzuk
Horrez gain, badira aldizkarian beste hainbat atal, kontsultagai:

- Joseba Madariaga, Laboral Kutxako Ikerketa zuzendariak, zera baieztatzen du "hamarkada batean, gazte unibertsitarioek bi krisi handi bizi izan dituzte, eta, gazteek egoera hauek beste modu batera bizitzen dituzten arren, ohartzen dira horrelako gertaera batek eragina duela haien etorkizunean".

- Izaskun Santamaría, EROSKIko Komunikazio Soziala eta Marketing arduradunak, hausnarketa proposatzen digu: "Eroskin Konplize belaunaldiak erronka onartu eta eskua luzatzen du benetako pausuak emateko eta horien bidea lantzeko. Denbora premiazkoa da eta genero-ikuspegia inoiz baino beharrezkoagoa. Beraz, izan gaitezen konplizeak. Pertsona bakoitzak kontatzen duelako. Eta asko".
- Atzerrian lana egiten duten pertsonak. Danobatgroupeko atzerriko plantetan lana egiten duten bi pertsonen esperientziak ezagutzen ditugu: Ekain Arrizabalaga (Alemania) eta Josemi Hernández (Italia).
Informazio guztiak kontsultatu daiteke: https://www.tulankide.com/es/revista