Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Humanity at Music Oñatira iritsiko da
Herriz-herri dabil kooperatibismoaren soinu bandak, Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko ikusleak aho bete hotz utzi ondoren, ikuskizuna Oñatira egingo du salto, datorren igandean, San Miguel Parrokiara, hain zuzen ere.
Ikusizun nagusia 19:30etan hasiko bada ere, Sinfonia Kooperatiboa 19:00etan piztuko dugu kalean, lagunartean, herriko plazan, Andoni Egañaren eta Oñatiko Bertso Eskolako bertsolarien laguntzarekin.
Herriko plazatik herriko txistulariekin abiatuko gara parrokiara eta bertan Sinfonia Kooperatiboaren zortzi piezekin gozatzeko aukera izango dugu, Ganbara Faktoria eta Hots abesbatzekin, Oñatz Dantza Taldearekin eta musika piezei hasiera emango dien Andoni Egaña bertsolariarekin.
Sarrerak
tulankide.com-en bi sarreren zozketa egiten dugu! Informazioa eta parte hartzeko: hemen.
Horrez gain, sarrerak modu ezberdinetan eskuratu daitezke, 5 euroren truke.
- Online, hemen.
- Fisikoki, Txokolaterixan
ULMAk, Fagor Industrialek, LANAk eta Mondragon Unibertsitateak, Mundukide eta MONDRAGONekin elkarlanean bultzatu eta sustatutako ekitaldi berezia izango da Oñatikoa.
Eta irailaren 14ean, denok Buesa Arenara
Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa herriz-herriko biraren azken helmuga irailaren 14ko ekitaldi erraldoia da, Gasteizko Buesa Arenan. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte-hartuko dute Sinfonia Kooperatiboan eta 15.000 pertsona elkartzeko asmoa dago egun osoko jaialdi kooperatiboan. Herriz Herriko bira Arrasateko emanaldiarekin hasi zen eta hurrengo geldiuneak izango dira, Oñati (Ekainaren 9an), Iruñea (Ekainaren 20an) eta Tafalla (Ekainaren 26an).
