Irakurriena
- 1. "Irtenbide osoetara jo behar dugu, osagai soilari balio gehigarria emanez"
- 2. Enplegagarritasuna, helburu partekatua
- 3. Marijo Pagalday, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 4. Asier Elorza (Mundukide): “Kooperatibak dira Mundukideko kooperanteen harrobirik onenak”
- 5. Talentua, berrikuntza eta patenteak
- 6. Debagoieneko bi energia komunitate berri babestuko ditu Fagor Taldeak
- 7. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
- 8. “Osasunaren arloan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko dibisio berri bat sortu dugu”
- 9. Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolek 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena abiarazi dute
- 10. TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu
Kooperatibismoa eta ekonomia sozialari buruzko webinarrak

COVID-19k sortu duen krisi egoeraren testuinguruan, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko koordinazio taldeak webinar sorta ba antolatu dute.
Ekainaren 3, 4, 10 eta 17an egingo diren mahai-inguruetan, kooperatibismoari eta ekonomia sozialari buruzko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola COVID-19ak sortutako egoera, kooperatibek egoerari emandako erantzuna eta kooperatibismoaren ekarpen posibleak. Mahai-inguru eta hitzaldietan, parte hartuko dute bertako zein kanpoko ordezkariek
Webinarrak 18:00etan hasiko dira. Aurkezpen guztiak irekiak dira, baina, aldez aurretik izena eman beharko da.
EGITARAUA
- Ekainak 3 (asteazkena). Mondragon Taldeko kooperatibak COVID-19aren aurrean.
Hizlariak: Carlos Maza (Lagun-Aro), Aritz Otxandiano (FAGOR Taldea) eta Mikel Larrea (Eroski). Dinamizatzailea: Ainara Udaondo (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/6cedc228-f717-41af-b975-22b9b4a50c3d
- Ekainak 4 (osteguna). Kooperatibismoa Euskal Herrian eta Katalunian.
Hizlariak: Ivan Miró (La Ciutat Invisible-XES), Iñigo Iñurategi (Mondragon-Gestio soziala) eta Ainhoa Iribar (Olatukoop). Dinamizatzailea: Aitzol Loyola (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/7f732447-0f69-4cf2-b757-9e4e340c9dac
- Ekainak 10 (asteazkena). Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berriaren aurkezpena.
Hizlaria: Leire Uriarte (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta masterreko koordinatzailea).
Aurkezlea: Julen Iturbe-Ormaetxe (Kontsultore artisaua).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/ca0cd7da-08ec-412b-9627-b247f58a1afd
- Ekainak 17 (asteazkena). Kooperatibismoaren ekarpena post-COVID-19 garaian.
Hizlariak: Paloma Arroyo (COCETA) eta Rosa Lavín (Konfekoop). Dinamizatzailea: Leire Uriarte (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/3f2cc516-c4e2-4540-b691-f7e6e58202ce