Kooperatibak

Fagor Arrasate

“Sasoi hau kanpora joateko aprobetxatu behar dugu”

2013/11/11

Iñaki Badiola, Fagor Arrasateko langilea da eta Txinara abiatu berri da, urtebeteko egonaldia egitera. TU lankideko erredakzio kontseiluko kide ere izan da eta, Txinako abenturaz, elkarrizketa egin nahi izan diogu. MUn Ingeniaritza ikasi ondoren, MONDRAGONen karrera amaierako proiektua egin zuen Iñaki Badiolak. Gaur egun, berriz, Fagor Arrasateren Txinako lantokian dihardu lanean. Elkarrizketa, osotasunean, azaroan argitaratuko dugun TU lankiden irakurri ahal izango da.

Gehiago irakurri

Fagor Arrasatek eta Onapres-ek bat egin dute

2013/05/15

Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere MONDRAGON Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena. Honegatik guztiagatik Europa mailan handiena izango litzateke edozein makina erramintako ekoizlerekin konparatuta eta estanpazioan bigarren handiena.

Gehiago irakurri

Fagorrek IbarOsasun zerbitzua jarriko du abian Aretxabaletako kiroldegian

2013/04/12

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiak eta Fagorrek bultzatuta, osasunaren eta ongizatearen hobekuntzara bideratutako zerbitzua eskainiko da. Martxoaren hasieran, sei hilabeteko doako proiektu pilotua jarriko dute abian 60 abonaturentzat.

Gehiago irakurri

Lufthansako presidenteordeak MONDRAGON bisitatu du

2013/02/11

Otsailaren 7an, MONDRAGONeko zentro korporatiboan Göetz Ahmelmann izan zen bisitari. Lufthansa aire-konpainiako Aliantza, Estrategia eta Filialen presidenteordeak Fagor Arrasate eta Ikerlan ere bisitatu zituen.

Gehiago irakurri

Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran

2013/02/05

MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako Marketin arduradunak eta komunikazio adituak Otaloran elkartu ziren urtarrilaren 29an marketin proiektuen inguruan jarduteko. Besteak beste, MUko Iñaki Lakarra eta Jesús Lizarraga, eta Zentro Korporatiboko Javier Marcos eta Jose Luis Lafuentek aurkezpenak egin zituzten.

Gehiago irakurri

Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietara automozio arloko ordezkaritza zabala etorriko da

2013/01/18

Automozio eta estanpazio arloetako 50 ekoizle baino gehiagok dagoeneko konfirmatu dute Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietan izango direla. Datorren aste osoan egingo dira ate irekiak eta balioko dute Fagor Arrasateten eta Onapresen produktu berriak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Fagor Arrasatek “Made in Euskadi” saria jaso du

2012/12/04

Fagor Arrasatek “Made in Euskadi” saria jaso zuen atzo Gugenheim Museoko gela nagusian ospatu zen ekitaldi bikainean. Euskal Enpresaren Gaueko XXI. edizioa izan zen, Enpresa Vasca y Sociedad izeneko fundazioak antolatua. Errekonozimendu honek euskal industria munduan zehar kokatzen nabarmentzen diren enpresak saritzen ditu.

Gehiago irakurri

Fagor Arrasate, Txinan filmazioak egiten

2012/09/24

Ekoizten dituen makinak grabatzeko eta ikus-entzunezko artxibo bat sortzeko helburuarekin, Txinako zenbait enpresatan filmazioak egiten ari da Fagor Arrasate, baita Kunshanen duen lantokian ere. Enpresa horietan guztietan mozketa makinak eta prentsak instalatuta ditu eta horiek grabatzeko Arrasatetik grabazio talde bat eraman du, Arteman komunikazioa Koop. Elkartekoa.

Gehiago irakurri

Bi langile larri zauritu dira Fagor Arrasateko lantegi batean izandako leherketaren ondorioz

2012/07/26

Fagor Arrasatek Arrasateko Nafarroa Etorbidean duen lantegian (sasoi bateko Gamei SA) leherketa bat izan da, 12:15ak inguruan. Horren ondorioz, 26 eta 33 urteko bi gizonezko larri zauritu dira.

Gehiago irakurri

BBCkoak MONDRAGONen

2012/07/18

Uztailaren 17an BBCko ordezkari batzuk, Madrilen duten berriemailea, Tom Burridge, buru zutela Arrasatera gerturatu ziren MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Helbidea
B San Andres 20 20500Arrasate/Mondragón
Telefonoa
+34 943 71 99 99
Web
http://www.fagorarrasate.com/
Eguraldia
Ostirala 3 Min: 4
Max: 14
Larunbata 4 Min: 3
Max: 21
Igandea 5 Min: 10
Max: 20
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak