Irakurriena
- 1. MONDRAGONek BIHAR abiarazi du, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena
- 2. Seul-etik MONDRAGON ezagutzera
- 3. Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!
- 4. 20 urteko ibilbidea egin du GSRk
- 5. HIREKIN zentroaren lehen harria jarri dute
- 6. 2022 iruditan
- 7. Interkooperazio eta elkartasun mekanismoen balioa, TU Lankideren azaleko gaia
- 8. ‘Hazia’ musikala ETBn ikusgai
- 9. %12,35 igo da TULANKIDE.COM-eko bisitarien kopurua 2022an
- 10. LANKIko ikertzaile Igor Ortegak bi liburu berri kaleratu ditu
Komunikazioaren erronkak: Estrategia, krisia eta jasangarritasuna

Edizio berria presentziala izango da, bertatik bertara egingo da Basque Culinary Center-eko areto nagusian eta aurtengoan, aurreko edizioekin alderatuta, ez da zuzeneko seinalerik izango. Komunikazio estrategiaren erronkak aztertuko dira, bereziki krisi egoeratan bideratzen direnak eta jasangarritasunaren 'makro-arloari' lotutakoak.
Goizeko 9:30ean hasiko da Iñigo Ucin, MONDRAGONeko Batzorde Orokorreko presidentearen ongietorriarekin. Ondoren, Helena Resano, Atresmediako kazetari eta aurkezleak hartuko du hitza. Resanok komunikazioaren balioez hitz egingo du.
Komunikazio foroa interkooperazio espazio bat da non MONDRAGON Korporazioan dauden kooperatibetako Komunikazio eta Marketin arduradunek parte hartzen duten
Kafearen ondoren Miguel Lopez Quesadaren txanda izango da. Gestamp-eko komunikazio zuzendari eta DIRCOMeko presidenteak krisia eta komunikazio izango ditu hizpide bere hitzaldian. Eta bigarren ponentziaren ondoren mahai inguru bat egingo da, Pili Kalzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkideak moderatuta. Besteak beste, mahai inguruan Alejandro Martinez Berriochoa, Eroski Fundazioko zuzendari nagusia; Aritz Otxandiano, Fagor Taldeko Jasangarritasun eta Komunikazio zuzendaria; Adriá Gelabert, Anthesis Lavolako Merkatu zuzendaria; eta Patricia Gutierrez, Basque Culinary Center-eko Komunikazio eta Marketin zuzendaria izango dira.
Izen-ematea
Komunikazio foroa interkooperazio espazio bat da non MONDRAGON Korporazioan dauden kooperatibetako Komunikazio eta Marketin arduradunek parte hartzen duten. Lehenengo edizioa 2018ean egin zen, eta ordutik, edizioz edizio komunikazioaren esparru zabalean dauden arlo ezberdinak aztertu dira, etorkizuneko erronkak eta egungo estrategiak, MONDRAGON barneko adituekin zein kanpokoekin. Aurtengo edizioan izena eman nahi duenak, honako helbide elektronikoan du aukera.