Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Komunikazio Foroaren bigarren saioa martxoaren 20an
Bigarren edizioaren helburua izango da komunikazio esperientziak konpartitu eta adituen iritzia ezagutu.
Saio honetara gonbidatu dira kooperatibetako komunikazio arduradunak eta marketing arduradunak. Bertan, komunikazio alorreko adituek beraien esperientziaz arituko dira.
Egitaraua
Aurtengo egitaraua komunikazioarekin lotuta dauden bost aspektu hauetan zentratuko da eta gonbidatuak hausnarketa egingo du horren inguruan:
• Erreputazioa, Begona Marañon, SER Euskadi- zuzendaria
• Krisia, Miguel López Quesada, Dircom-lehendakaria
• Helburua, Luisa Alli, Ikea-España-komunikazio zuzendaria
• Marka, Estitxu Garai, EHU/UPV-irakaslea
• Digitala, Miguel Loitxate, blogerra eta marketing digitaleko aditua.
Goizez luzatuko da ekitaldia, 9:30etik 13:00ra. Bertan parte hartzeko interesa dutenek, korreo elektronikoa bidali beharko dute honako helbidera: kforoa@mondragoncorporation.com