Irakurriena
- 1. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 2. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 3. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 4. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 5. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 6. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
Iritzia. Ane Agirre (EHUko ikaslea): 'Izan gaitezen ekintzaile'
Hau izan zen hain zuzen ere, Komunikaldiak 2014 edizioan eztabaidan jarri zena. Kasu honetan, ikus-entzunezko graduak dituen lan irtenbide anitzak eta espezializazio ezberdinak aurkeztu ziren. HUHEZIko ikasle ohiak zein enpresa propioak duten pertsonak izan ziren aurtengo hizlariak. Bakoitzak bere errealitatea azaldu zuen, baita beraien bidea nolakoa izan den eta egun nola funtzionatzen duten ere. Ikuslearen gehiengoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikus-entzunezko ikasleak izan ziren, irakasle eta zenbait enpresetako ordezkariekin batera.
Mikel Orobengoak, ISEA Koop. elkarteko zuzendariak, bere hitzaldiarekin Komunikaldiak 2014 edizioari ekin zion gazteen ekintzailetasuna bere hitzaldiaren ardatz izanik. Kooperatiboa eta ekintzailea izateraen garrantzia azpimarratu zuen behin eta berriz, enpresa bat sortzeko edo aurrera ateratzeko orduan, bi elementu horiek ezinbestekoak direla nabarmenduz.
gauzak egiteko eta aurrera ateratzeko gogoa eta indarra izatea aholkatu ziguten
Aurtengo Komunikaldietan solasean aritu ziren beste hizlari guztiak, ikus-entzunezko munduarekin lotura zuzena dutenak izan ziren. Amaia Elu, Hirudart enpresako kidea (3D disenatzailea), Ruben Mateo Beniwoodeko produktorea, Oihane Beñaran eta Ane Irazabal MU-ko ikasle ohiak, besteak beste. Azken hizlaria, Alaia Fernandez Eikeneko kidea izan zen. Guztiek, Orobengoak nabarmendu zuen bezala, ekintzaile izan behar garela esan ziguten, gauzak egiteko eta aurrera ateratzeko gogoa eta indarra izatea aholkatu ere. Horietako batzuek, Eluk eta Mateok bezala, enpresa propioa eraiki zuten, eta sortze prozesuan izan zituzten gora-beherak azaldu zizkiguten. Irazabalek bestalde, bere freelance egoera islatu zuen Kairon (bere egungo bizitokian) eginiko zenbait zuzeneko erakutsiz.
Topaketa oso interesgarria eta lagungarria izan zen. Nahiz eta ikasle bakoitzak bere barnean dituen zalantza guztiak ez argitu, gure egoera eta ditugun aukera ugariak ikusteko, aurrera pausu garrantzitsu bat suposatu zuen. Gure antzeko egoeran egon eta aurrera egin zuten ikasleen bizipenak entzutea, oso esperientzia aberasgarria izan zen. Ikasleok ere egungo egoera latz honi aurre egin eta gure bide propioa eraikitzeko gai garela konturatzea izan zen Komunikaldien bederatzigarren edizio honen helburu garrantzitsuena.