Kolaborazioak

Enpresa-unibertsitatea harremanak, alde biak sendotzeko modua

2019/06/07

Mondragon Unibertsitateak, betidanik, harreman oso estua izan du enpresekin eta zentro teknologikoekin, lotura sendo hau bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat izanik.

Enpresekin duen harremana modu askotan gauzatzen da, besteak beste formazio dualarekin edo ikerketa kolaboratiboaren bitartez.

“Gure helburua gizarteak eskatzen dituen igogailuen inguruko teknologiari, produktuei eta zerbitzuei buruzko beharrei erantzutea da eta, xede hori lortzeko, ikerketa kolaboratiboaren eredua sendotuko dugu”, esaten dute Oronatik.

Orona da Mondragon Unibertsitatearekin Ikerketa Kolaboratiboa egiten duen enpresetako bat. Inge Isasa eta Xabier Hernandez Orona Kooperatibako Berrikuntza Teknologikoko arduradunek azaltzen duten bezala, Oronak 15 urte baino gehiago daramatza hazten Ikerketa Kolaboratiboari esker. Horrela definitzen dute Ikerketa Kolaboratiboa: “unibertsitateak, zentro teknologikoek eta enpresek, denok batera, ildo jakin batean egiten dugun ikerketa da”.

Ikerketa modu honetan egiteak abantailak besterik ez ditu. “Zentro bakoitzak taldeari ematen dio bere ezagutza eta, denon artean, ezagutza handiagoa sortzen dugu”, diote Isasak eta Hernandez-ek. Sare moduan egiten dute lan, “pertsonen sare handi bat sortzen dugu eta sareko kideak Mondragon Unibertsitatetik Zentro Teknologikora edo enpresara mugitzen dira”, eta gaineratzen dute: “Orona Ideo eredu honen isla da”.

Mondragon Unibertsitateko ikasle askok gradu edo master amaierako proiektua sare horretan edo enpresan bertan egiten dute. Arduradunek diotenez “gero gerta daitekeena da gurekin edo sare horretan lanean bukatzea”. Enpresekin duen hartu-emana sendotzeko, Mondragon Unibertsitateak beken sistema propioa du, non enpresen konpromisoa azpimarratzekoa den.

Harreman “historikoa” ULMArekin

Raul Garcia ULMA Taldeko eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko lehandakariak dio ULMAk unibertsitatearekin duen harremana “historikoa” dela.

“Beti elkar lotuta egon gara eta harreman honen adibidea da bai lehendakaritzan eta bai unibertsitateko Kontseilu Errektorean gaudela”. 

Ikasleen proiektuak dira harreman aberasgarri honen beste gakoetako bat: “oso interesgarria da gure proiektuak eta ikasleenak komunean jartzea”. 

ULMAko plan estrategikoan jasotzen da enpresaren eta unibertsitatearen arteko harremana sendotzeko erronka.

“Zenbat eta interakzio-maila altuago izan, orduan eta prestuago aterako dira ikasleak, eta gertuago egongo dira enpresetan sartzeko”, dio Raul Garciak.

Testu orijinala: https://mukom.mondragon.edu 

Eguraldia
Astelehena 19 Min: 14
Max: 21
Asteartea 20 Min: 13
Max: 21
Asteazkena 21 Min: 11
Max: 27
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak