Irakurriena
- 1. ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
- 2. Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du
- 3. Fagor Arrasate Ribinerf teknologikoaren kapital sozialean sartu da
- 4. Hotza fabrikatzen duen kooperatiba
- 5. Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
- 6. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 7. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 8. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 9. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 10. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
José María Arizmendiarrieta 1915-2015
MONDRAGON Taldeak ekoiztu duen bideo honek On José María Arizmendiarrietak utzi digun legatua du oinarri, eta oso ezagunak diren hainbat euskal pertsonaiek mugimendu kooperatiboaren sortzaileari buruzko iritzia eman dute. Beste batzuen artean, bideoak hauen adierazpenak jasotzen ditu: Markel Irizar, txirrindulari profesionala; Alberto Iñurrategi, mendizalea; Edurne Ormazabal, kazetaria; Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Arantxa Tapia, Jaurlaritzako sailburua; Iñaki Perurena, aurkezle, aktore eta harrijasotzailea; edota Miguel Lazpiur, Confebaskeko lehendakari ohia.
Bideoa egiteko ardura Aretxabaletan kokatzen den Arteman Komunikazio enpresak hartu du. Produkzio lan izugarria dago atzean, eta protagonistak diren pertsonaia guztiekin harremanetan jarri ondoren, errodajean Euskal Herrian barrena ibili dira: Aretxabaletan hasi, Donostiatik igaro, eta Bilbao, Hondarribia edo Gasteizeraino helduz. Modu berean, bestelako irudiak ere grabatu dira, nolanahi ere Tantadui hariztian (Gipuzkoa handiena) edota Leintz-Gatzagan eta Aramaion.
Alfonso Gorroñogoitia eta José María Ormaetxea
Aipatutako protagonisten gain, kooperatibista asko agertzen dira hizlari, eta Alfonso Gorroñoitia eta José María Ormaetxea fundatzaileek ere bere espazioa dute bideoan. Horrez gain, protagonistak dira hauek ere: Mondragon Unibertsitateko eta Arizmendiko ikasleak, Laboral Kutxako Txomin García eta Nuria Agirre; Mondragon Assemblyko Ainhoa Aranburu; Ikerlaneko Juan Mari Goenaga; Fagor Arrasateko Haritz Otxandiano eta Agustin Etxebarria; Eroskiko Leire Mugerza.
Aurkezpena Kongresuan
Bideoa, 12 minutuko iraupena duena, pasa den azteaskenean (azaroak 25) aurkeztu zen, MONDRAGON Taldeak eginiko Kongresuan, Donostiako Kursaalean.
Argazki albuma ere osatu zen bertan: https://www.flickr.com/photos/tulankide